Mezularia
Solasaldia
ACBko langileek zuzendaritzaren plana onartu dute
Solasaldian aztertu dute gaia Ibai Fernandezek eta Ivan Santamariak.
-
ACB Arcelor Sestao
26:42 min
ACBko langileek onartu egin dute Arcelorren zuzendaritzak Sestaoko lantegirako egindako plana. 143 langilek alde bozkatu dute, eta 127k, ordea, aurka.
Gaur onartutakoaren arabera, uztailetik aurrera asteburu batzuetan irekiko dute lantegia 12.000 tona altzairu egiteko. Horrek orain dauden langileen erdia, 150 inguru, kaleratzea ekarriko luke.
Arcelorren zuzendaritzak esan duenez, langileek hartutako erabakiaren ostean, Jaurlaritzarekin akordioa lortu beharko du eta, gauzak ongi, uztailaren erdialdean hasiko litzateke berriro ere martxan lantegia.
Jaurlaritzako iturriek bestalde, langileen erabakia errespetuz hartzen dutela eta aste honetan Arcelorrekin negoziatzeko asmoa dutela jakinarazi dute.