Itxi

Mezularia

Gasteiz

'Estatuak ez du martxoaren 3an gertatutakoa ikertzeko intentziorik'

Nerea Martinez Martxoak 3 elkarteko kidearekin hitz egin dugu.

  • Martxoak 3 elkartea

    6:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martxoaren 3ko gertakariak ikertu daitezen Foru Aldundiak eta Arabako Batzar Nagusiek aurkeztutako kereila artxibatu egin du Gasteizko hirugarren epaitegiak. Horren balorazioa egin du frankismoaren aurkako euskal plataformak, eta bertan hartu du hitza Nerea Martinezek. 'Mezularia'n ere hitz egin du.

Martinezek esan digu ez zutela kereila artxibatzea espero. Martxoaren 3an gertatutakoa gizateriaren aurkako krimena izan zela uste du, eta horiek ez dutela preskribatzen gaineratu du. Hala ere estatuak ez omen du ikerketa egiteko batere asmorik.

Erabaki horri helegitea aurkeztu diote Arabako Foru erakundeek, eta, hortik, aldeko erantzuna espero duela esan du Nerea Martinezek.