Mezularia
Literatura
'Hizkuntza bat ikasteak bi aldiz bizitzeko aukera oparitzen digu'
Patxi Zubizarreta idazleak euskarari buruzko gogoeta egin du 'Julien Vinsonen hegaldia' eleberrian. Euskararen heriotza iragarri zuen Vinsonen bizitza hartu du abiapuntu.
-
Patxi Zubizarreta idazlea.
12:45 min
Gertakari historiko batetik abiatu du Patxi Zubizarreta idazleak bere azken eleberria: Julien Vinsonen hegaldia. Duela 144 urte Baionatik abiatutako globo aerostatikoan Nafarroan izan zuen istripua Vinsonek eta gertaera hartatik abiatu du Zubizarretak euskarari buruzko hausnarketa. XIX. mendean euskara desagertuko zela iragarri zuen Vinsonek eta haren ibilbidea ikertu du Zubizarretak narratzaile paperean italiar gazte bat jarrita.