Itxi

Mezularia

MOTXILADUN HAURRAK

'Legea beteta, Xuak familiarekin egoteko duen eskubidea ahalbidetu daiteke'

Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramailearekin hitz egin dugu. Gipuzkoako Batzar Nagusietan egon da Xuaren amonarekin batera haurraren egoera aztertzeko.

  • Inaxio Oiartzabal:"Legea beteta, Xuak familiarekin egoteko duen eskubidea ahalbidetu daiteke"

    Xuaren amona eta Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramailea Gipuzkoako BBNNetan izan dira.

    8:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xua gurasoekin etxeratzeko aldarrikapenarekin bat egin dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan EH Bilduk, EAJk, PSEk eta Podemosek. Xuaren amona izan da bertan, Sareko Inaxio Oiartzabal bozeramailearekin batera. Oiartzabalekin hitz egin dugu 'Mezularia'n haurraren egoerari buruz.

Hiru urte betetzear da Xua urtarrilean. Orain arte Valentziako Picassent espetxean dagoen amarekin egon da. Aitarekin, ordea, astean 80 minutuko bisitak egiteko aukerak izan ditu. Hori guztia hiru urte betetzearekin amaituko da eta haurra amonarekin Usurbilera joango da bizitzera. Egoera berrian 550 kilometroko joaneko bidaia egin beharko du gurasoak ikusteko, eta beste hainbeste itzultzeko.