Itxi

Osasun etxea

KORONABIRUSA

Maiatzaren 11tik baimenduko diren topaketetan adinekorik ez izatea aholkatu du Zubiak

EUSKADI IRRATIA

Oso kezkatuta agertu da, maiatzaren 11tik aurrera gehienez hamar pertsonako topaketak baimenduko direlako. Elkartze horietan adinekoekin arduraz jokatzeko esan du.

  • Adineko pertsona bat Donostian. Argazkia. EFE

    Felix Zubia medikua, artxiboko irudi batean.

    25:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

COVID-19agatik ezarritako itxialdia arintzen ari den honetan, herritarrak gehiegi lasaitzea da Felix Zubia Euskadi Irratiko 'Osasun Etxea' saioko medikuaren kezka. Atzotik, paseoak emateko eta kirola egitera irteteko baimena dagoenetik, jende pilaketak izaten ari direla eta kontuz ibiltzeko eskatu du Zubiak. Izan ere, bere hitzetan, distantzia da birusari aurre egiteko dugun modurik eraginkorrena, eta horri ezinbestean eutsi behar zaiola gogoratu du.

Berriro kalera itzultzeak herritarren artean poza eragitea normala den arren, ez erlaxatzeko deia egin du, birusa oraindik ez delako desagertu.

Halaber, oso kezkatuta agertu da, maiatzaren 11tik aurrera, deseskalatze prozesuaren 1.go fasea ezartzen denean, gehienez hamar pertsonako topaketak baimenduko direlako. Zentzuz jokazeko eskatu du Zubiak, eta, bereziki, elkartze horietan adinekoekin arduraz jojatzeko esan du.

Distantzia gorde ezin denerako, berriz, maskara erabiltzea aholkatu du, hori bai, ondo erabilita: alboko heldulekuetatik helduta jantzi behar da, eta inoiz ez da aurrealdea ukitu behar.  Bihartik aurrera garraio publikoan derrigorrezkoa izango da musukoak erabiltzea.

Eskularruak ongi erabiltzea ere oso garrantzitsua dela gogoratu du. Gauza jakin bat egiteko soilik erabili behar dira eskularruak; adibidez, erosketa egiteko janzten baditugu, ondoren kendu eta eskuak garbitu egin behar dira. 

Zubiak argi eta garbi esan du: agerraldi berri baterako arriskua hor dago.

ENTZUN HEMEN ELKARRIZKETA OSOA

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.