Gizartea -

KORONABIRUSA

10 hildako eta 65 positibo berri Hego Euskal Herrian azken orduotan, COVID-19agatik

PCR bidez atzemandako positiboak dira horiek. Espainian 164 pertsona hil dira eta laugarren eguna da, jarraian, 300 heriotza baino gutxiago gertatzen direla.

Osasun langile bat odoleko proba bat egiten gizon bati. Argazkia: EFE
Osasun langile bat odoleko proba bat egiten gizon bati.
Zortzi pertsona hil dira azken orduotan koronabirusarekin EAEn

1:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan zortzi pertsona hil dira azken orduotan koronabirusarekin. Beraz, 1.329 dira hildakoak pandemia hasi zenetik.

Espainiako Osasun Ministerioak atzoko 21:00ak arte jasotako datuen arabera, 51 positibo berri atzeman dira azken orduetan PCR proben bidez (proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen). 12.938 diagnostiko positibo izan dira orain arte proba horiekin (% 0,4ko igoera azken 24 orduetan).

Eusko Jaurlaritzako Osasun departamentuak gaineratu du beste 44 kasu atzeman dituztela "test azkarren" bidez (proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake).

33 lagun gehiago ospitalizatu dituzte (guztira 6.692 pertsona egon dira ospitaleratuta uneren batean) eta bi pertsona ZIUn sartu dituzte (553 igaro dira uneren batean ZIUtik).

Gaur egun, 614 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 524 solairuko geletan eta 90 ZIUn.

Altak eta sendatuak, berriz, 219 izan dira (12.024 pandemia hasi zenetik).

Bi hildako eta 14 kutsatu berri Nafarroan

Azken 24 orduetan 14 PCR test positibo izan dira Nafarroan (4.902 kasu dira jada proba horiekin diagnostikatuak) eta bi pertsona hil dira koronabirusarekin. Hala, jada 462 pertsona hil dira Nafarroan, pandemia hasi zenetik.

Test azkar bidez 2 pertsona gehiagok eman dutela positibo jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.

Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera, 7 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta pertsona bat ZIUn sartu zuten (guztira 1.986 nafar egon dira ospitaleratuta uneren batean, horietatik 133 Zainketa Berezien Unitatean).

Hildakoen kopurua 164ra jaitsi da Espainian

Koronabirusarekin hildakoen eta kutsatuen kopurua nabarmen jaitsi da Espainian ere azken 24 orduetan. Atzo 164 pertsona hil ziren eta laugarren eguna da, jarraian, 300 heriotza baino gutxiago gertatzen direla. Guztira, 25.264 pertsona hil dira.

PCR bidez baieztatutako kasu berriak 838 izan dira (217.466 guztira).

1.654 pertsona sendatu dira, gainera, azken orduotan. Beraz, 118.902 pertsonak lortu dute jada gaitza gainditzea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa