Osasun etxea
Buruko osasuna
Depresioa ezagutu eta horri aurre egiteko aholkuak, Felix Zubiaren eskutik
EITB Media
Depresioari aurre egiteko hiru aholku eman ditu Felix Zubiak: garrantzitsua da depresioa jasaten ari den pertsona babestea, botikak lagungarriak izan daitezke, eta, bereziki, psikoterapia egin beharra dago.
-
Depresioa jasaten dutenek sufrimendu handia pairatzen dute
30:43 min
Bizimodu normala egitea eragozten du depresioak, tristura handia izaten baita eta gainera, iraunkorra. Gainera, neke handia eta konzentratzeko ezintasuna sentitzen du depresioa duenak.
Diagnostikoa nola egiten den azaldu du Felix Zubiak Euskadi Irratian. Ikerketek erakutsi dutenez, arrazoi biologikoak egon daitezke depresioaren oinarrian.