Itxi

Artea

Guztira ia milioi bat lagun

Bisitari kopuruak gora egin du Guggenheim Bilbao Museoan 2010ean

Erredakzioa

Guztira 956.417 bisitari hartu ditu museoak, joan den urtean baino % 6 gehiago. Atzerriko bisitarien kopurua hazi da; 2010ean museoa bisitatu dutenen % 62 kanpotarrak ziren.

Guggenheim Bilbao Museoak 956.417 bisitari izan ditu 2010ean, joan den urtean baino % 6 gehiago. Museoak ohar batean jakitera eman duenez, 2010erako aurreikusita zituztenak baino emaitza hobeak dira horiek. Izan ere, mundu mailako egoera ekonomikoa publikoa erakartzeko oztopo izango zela uste zuten museoko arduradunek.

Jatorriari dagokionez, atzerriko bisitarien kopuruak gora egin duela azpimarratu du museoak. Horrela, bi puntu igo da kanpoko bisitarien kopurua, eta iaz museoa bisitatu dutenen % 62 dira atzerritarrak. Zehazki, Frantziatik, Britainia Handitik eta Estatu Batuetatik etorritako bisitarien kopuruak egin du gora. Zehazki, Frantziatik, Britainia Handitik eta Estatu Batuetatik etorritako bisitarien kopuruak egin du gora.

Espainiatik etorritako bisitariak zenbateko osoaren % 25 dira, eta, beraz, Euskadikoak dira gainerako % 13ak.

Oro har, Espainiako eta Euskadiko bisitarien datua joan den urteko zenbatekoaren parean gelditu da. Hala ere, aipatzekoa da 2010eko azken hiru hilabeteotan Euskadiko bisitarien kopuruak % 11,4 egin duela gora, gehienbat Herbehereetako eta Flandriako urrezko aroa lantzen duen erakusketak bultzatuta.