Itxi

Musika

Kontzertua

'Euskal Herriko Lur Maitea', sarrerak agortuta Euskaldunan

Erredakzioa

Radio Euskadik babestutako kontzertua hurrengo larunbatean izango da eta 70 eta 80eko hamarkadetako abeslariak eta abestiak batuko ditu taula gainean.

Euskal Herriko Lur Maitea - Gu Gira Kantaldia izeneko kontzertuak sarrerak agortu ditu. Euskalduna Jauregiko Auditoriumean izango da datorren larunbatean eta bertako 2.100 sarrerak saldu dituzte dagoeneko.

70 eta 80eko hamarkadetako abesti eta abeslari ezagunenen errepasoa eskaintzen du Euskal Herriko Lur Maitea - Gu gira Kantaldia emanaldiak:&' || 'nbsp;Txomin Artola, Gontzal Mendibil eta Xeberri, Urko, Gorka Knörr, Pantxoa eta Peio, Erramun Martikorena eta Jean Mixel Bedaxagar, Anje Duhalde, Niko Etxart eta Naia Robles izango dira Euskalduna Jauregiko taula gainean. Azkena Estitxuren iloba da eta bere izebaren abestiak taularatuko ditu.

Xabi San Sebastianen taldea izango dute lagun.