Musika
'Music Legends'
Jethro Tull taldeko Ian Anderson, BBK Aretoan, sarrerak agortuta
Erredakzioa
Rock munduko hainbat izen handi izango ditu aurten Bilbok. Wilko Johnson, Dr. Feelgood taldeko gitarra-jotzailearekin hasi zen ekimena.
Wilko Johnson, Dr. Feelgood taldeko jatorrizko gitarra-jotzailea aritu zen zuzenean. Bere doinurik pertsonalenak eskaini zituen, talde txiki batentzat.
60ko hamarkada bukaeran eta 70eko hamarkada hasieran rock eta pop munduan izar handi izan ziren musikari entzutetsuenetako batzuk ekarri nahi dituzte Bilbora. Horrela, Ian Anderson, John Mayall eta Charlie Watts handiekin batera, Albert Lee, Marianne Faithfull eta Bill Giman ere arituko dira BBK Aretoan.