Zinema
Filmak
Sari andana azken egunotan euskal ekoizpenentzat
Erredakzioa
Guadalajarako Zinemaldian sari bat lortu du '80 Egunean' filmak: epaimahaiaren aipamen berezia Itziar Aizpuru aktorearentzat.
Atzo bertan kontatzen genizuen Arriya filmak bost sari irabazi zituela Malagako zinemaldian. Ba, pasa den astean zehar beste sei sari eraman dituzte euskal zinegileek Frantziako eta Mexikoko zinemalditan.
Etxepare Institutuko zuzendariak, Aizpea Goenagak ekarri dio Mexikotik saria Jose Maria de Orberi. Orberen Aita pelikulak, film onenari saria irabazi zuen martxo hasieran UNAM-eko zinemaldian.
Etxepare Institutuko ordezkaritza berriz joan den astean izan da Mexikon, Guadalajarako Zinemaldian, eta handik ere, sari bat ekarri dute: epaimahaiaren aipamen berezia Itziar Aizpuru aktorearentzat, 80 egunean filmean egindako lanarengatik.
Azkena, pasa den asteburuan: Frantziako Nantesko Zinemaldian Opera Prima saria irabazi zuen. Eta zinemaldi horretan bertan, Alex de la Iglesiaren Balada triste de Trompetak epaimahai gaztearen saria jaso zuen, Borja Cobeagaren No controlesek publikoarena, eta Josu Martinez eta Txaber Larreategiren Debekatuta dago oroitzeak berriz, dokumental onenaren saria.