Itxi

EITB Taldea

EiTB

Administrazio Kontseiluak EITB Taldearen egonkortze prozesua onartu du

EiTB Media

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legea betez, prozesu horrek 302 lanpostu huts betetzea ahalbidetuko du.

EITBko Administrazio Kontseiluak, astelehen honetan (maiatzak 23) egindako bileran, EITB Taldeko 302 lanpostu huts betetzea ahalbidetuko duen egonkortze-prozesua onartu du.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legea betez, eta EITB Media SAUren (Euskal Telebista, Eusko Irratia eta EITBNet) eta EITB Erakundearen negozio-unitate bakoitzaren banakako azterketa egin ondoren, akordioak lortu dira sozietate bakoitzeko langileen ordezkariekin. Akordio horiei esker, 302 plaza eskainiko dira; horietatik 277 egonkortze-prozesuen bidez esleituko dira, eta 25 ohiko prozesu baten bidez.

Deialdiak aurtengo abenduaren 31 baino lehen argitaratuko dira, eta prozesuak 2024ko abenduaren 31rako amaituta egon beharko du.