Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Saio berria

ETBk "¡Cómo hemos cambiado!" estreinatuko du gaur, artxiboan barrena iraganera bidaia dibertigarria

EITB

Programa berria ETBko artxiboan murgilduko da eta benetako altxorrak topatuko ditu. Irribarre batekin gizartea denborarekin nola aldatu den erakutsiko du.

  • "¡Cómo hemos cambiado!"

    "¡Cómo hemos cambiado!"

Azaroaren 9an estreinatuko den "¡Cómo hemos cambiado!" programa berriak gure telebistaren eduki adierazgarriak ezagutzeko ibilaldia proposatzen du, 80ko eta 90eko hamarkadetan eta 2000ko hamarkadaren hasieran barrena. Iñigo Lejarza Radio Euskadiko kazetariaren off-eko kontakizunarekin, irudi eta une gogoangarrienak ezagutzeko bidaia izango da.

Iñigo Lejarza

Iñigo Lejarza

Urte horietan zehar gurekin izan ziren ETB2ko saio eta aurpegietan barrena eramango gaituen txangoa izango da: garai hartan ezagunak eta esanguratsuak izan ziren magazinak, lehiaketak, albistegiak, telesailak, gaurkotasuneko tarteak, Eguraldia, sukaldaritzako programak, kiroletakoak… Ibilbide zabala eta gertukoa, formatu handiak eta une txikiak berreskuratzeko aukera emango duena.

"¡Cómo hemos cambiado!" ispilu bat izango da: nolakoak ginen ikusteko eta geure telebistaren bidez gizartearen bilakaera nolakoa izan den ulertzeko modu bat. Iraganeko material hori guztia gaur egunera ekartzeko unea da: hunkitzeko, barre egiteko eta, maitasunez, izan ginena gogoratzeko. Hori guztia, Iñigo Lejarzaren ahotsak emango dion umore ukituarekin. Musika izango da formatuaren beste osagai garrantzitsua, arrastoa utzi ziguten emanaldi enblematikoenak errepasatuz, bai euskal artistekin, bai nazioarteko beste batzuekin ere.

"¡Cómo hemos cambiado!" astelehenero izango da ikusgai ETB2n eta ETB ONen, 22:15etik aurrera.