Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Saio berria

Martxan dago ETBren reality berrian parte hartzeko castinga

EITB | A.H.

'Objetivo Chimborazo' saio berria Ekuadorrera bidaiatu eta Chimborazo sumendiaren gailurrera igotzeko prest dauden abenturazaleen bila dabil.

  • Chimborazo reality beria

    Chimborazo, ETBren reality berria

Euskal Telebistak 'Objetivo Chimborazo' realityaren castinga martxan jarri du. Zortzi bikotek abenturaz beteriko bidaia egingo dute Ekuadorren zehar eta Chimborazo sumendiaren gailurrean amaituko dute bidaia. Ekuadorreko sumendirik altuena da Chimborazo, 6.000 metro ditu, eta bere gailurra eguzkitik hurbilen dagoen Lurreko puntua da.

'Objetivo Chimborazo' FORTAko ekoizpena da eta uda honetan hasiko da emititzen. Autonomi Erkidego bakoitzeko (Aragoi, Gaztela-Mantxa, Andaluzia eta Euskadi) bi bikotek parte hartuko dute, eta Ekuadorreko paraje natural zoragarrietan barrena proba ezberdinei aurre egin beharko diete. Galapago uharteak, ozeano Pazifikoa, Ekuadorreko Andeak, Amazonas oihana eta Chimborazo sumendia izango dira, besteak beste, saio berriaren eszenatokiak.

Emozioz beteriko bidaia izango da, eta horregatik, beldurrari aurre egiteko gai diren lehiakideen bila hasi dira, gizon eta emakume abenturazale eta kirolarien bila, alegia. Castingean parte hartu nahi dutenek 902 908 769 telefonora deitu beharko dute.