Publizitatea
Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

2019/11/20

11:58

Prentsa aretoa

Radio Euskadi

Eva Caballero Radio Euskadiko kazetaria saritu du Investén-isciii ikerkuntza taldeak

EiTB

Erizaintzaren arloa ikusgarri egiteagatik jasoko du saria 'La Mecánica del Caracol' irratsaioko arduradunak.

  • Eva Caballero 'La Mecánica del Caracol' irratsaioaren arduraduna da.

    Eva Caballero 'La Mecánica del Caracol' irratsaioaren arduraduna da. Irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eva Caballero Radio Euskadiko kazetari eta 'La Mecanica del Caracol' irratsaioaren arduradunak ostiralean, azaroaren 22an, jasoko du Investén-isciii Carlos III.a Institutuko Osasun Zerbitzu eta Zaintza Ikertzeko Unitateak irratiko profesional onenari emandako saria. Sariaren helburua osasunean espezializatuta ez dauden kazetarien lana nabarmentzea da, erizaintzaren jarduna ikusgarri egiteagatik.

Investén–isciii taldeak Estatu mailan erizaintza arloan ikerkuntza sustatzeko eta koordinatzeko estrategia garatzea du helburu, herritarrei eskaintzen zaien zaintzaren kalitatea hobetzeko.

Sari banaketa Zaintza arloko Ikerkuntzaren Nazioarteko XXIII. Topaketen baitan egingo da, Bartzelonan, azaroaren 22an. Hilaren 20a eta 22a bitartean egingo dituzten topaketen itxiera ekitaldia baliatuko dute saria emateko.

'La Mecánica del Caracol' saioa 2010eko irailetik dago Radio Euskadin, eta zientzia, teknologia eta historia gaiak jorratzen ditu. Estatu mailan, astelehenetik ostiralera egunero entzungai dagoen dibulgazioko irratsaio bakarra da. 'La Mecánica del Caracol' 19:00etatik 20:00etara izaten da entzungai, eta goizaldeko ordu batean jartzen dute berriro.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EITB Taldea
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena