Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Gaztea 30

"Hegan", Zetakek Gazteari 30. urteurrenean oparitutako abestiaren estreinaldia

EiTB

Gazteako "Dida" irratsaioak estreinatu du asteazkenean, uztailaren 1ean. Ostegunean, Zetak taldeak akustikoan joko du abestia Tabakaleran, bertatik egingo den "Gu" irratsaio bereziaren baitan.

  • Pello Reparaz Hegan Bideoklipean

    Pello Reparaz "Hegan" Bideoklipean.

Gaztearen 30. urteurrenean, Pello Reparaz gidari duen Zetak taldeak "Hegan" abestia oparitu dio EiTBko irratiari. Abestiaren estreinaldia asteazken honetan, uztailaren 1ean, izan da Gazteako "Dida!" irratsaioan. Ondoren, Gazteako webgunean zintzilikatu da abestiaren bideoklipa, eta gainerako EiTBko hedabide eta sare sozialen bidez zabalduko da.

90. hamarkadan jaio zen Gaztea eta 90ean jaiotakoak dira, halaber, Pello Reparazek sortutako "Hegan" abestiko protagonistak. Are gehiago, 1990eko udaberrian jaio ziren bai Gaztea eta baita Pello ere. Egun gutxiren aldearekin baino ez. Horregatik "hegan egiten duten 90eko bi bala" dio kantuak. Zetakek antzekotasun hori kontuan izan du eta Gaztearen urtemugari ekarria egin nahi izan dio, aldez aurretik sortuta zeukaten abestia oparituz.

Tabakalerako Prisman, abestia zuzenean

Halaber, ostegunean, uztailaren 2an, Zetak taldeak akustikoan joko du "Hegan" abestia Tabakalerako Prisman. Ibon Fernandezek, Ainhoa Etxebarriak eta Alain Perezek gidatzen duten "Gu" irratsaio berezia eskainiko du Gazteak bertatik eta irratsaioaren baitan eskainiko du emanaldia Zetakek.

Gaztearen 30. urteurrena

Gure kontu lelopean ospatzen ari da Gaztea 30. urteurrena, 2020 urte berezi honetan, musika eta jai giroko jardun eta ekintza bereziak antolatuz. 1990. urteko martxoaren 21ean esan zuen Gazteak lehen aldiz "Egun on". 30 urte pasa dira eta irratiak eutsi dio euskal gazteen artean erreferentziazko aukera izateari.