Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Saio berria

ETBk udazkenean estreinatuko duen "12 Líderes" talent show-aren prestaketa-lanak martxan dira dagoeneko

EITB Media

Lidergo-gaitasuna, argudio-dohainak eta egungo eta etorkizuneko erronkei buruzko ikuspegia erakutsiz, proba desberdinak gainditzeko gai diren 12 lehiakideren bila dabiltza.

  • "12 Líderes" saioaren irudia

    "12 Líderes" saioaren irudia

Udazkenetik aurrera, ETB2n, astero, ordutegi nagusian, emango den cross media formatua da "12 Líderes". 12 parte-hartzaileek hainbat proba gainditu beharko dituzte talent show izendatu duten honetan, bost gaitasun hauek erakusteko: enpatia, lidergoa, karisma, sendotasuna eta komunikatzeko gaitasuna; baita argudiatzeko dohainak zein egungo eta etorkizuneko erronkei buruzko ikuspegia ere. Saioak hiru coach profesional izango ditu, eta epaimahaikide izateaz gain, liderrak gidatu eta lagunduko dituzte.

Proiektuak, gainera, ikus-entzuleekiko interakzioa bilatuko du. Helburua da komunitate digital aktibo bat sortzea, gaiak proposatzeko eta programaren garapenari buruzko balorazioak egiteko aukera izan dezan, webgunearen eta sare sozial ofizialen bidez, asteko egun guztietan. Izan ere, programa ematen den bitartean, 12 liderren komunitatea izango da protagonista; komunitateko kideek aukera izango dute lehiakideen zoria zehazteko, edozein gailuren bidez botoa emanez.

Lehiakide gisa edo ideiak emanez, "12 Líderes" komunitate digitalean parte hartu nahi duenak webgunearen bidez izena eman dezake https://12lideres.eus/eu/ webgunean

ETB2ko saio berria gizartearen zerbitzura dagoen telebistaren apustuari erantzuten dion proiektua da: balioa ematen du, eta berrikuntzari eta aro digitalera lerrokatua dago.

Era berean, "12 Líderes"ek irtenbide berriak topatu eta eskainiko dizkie gaur egungo eta etorkizuneko erronkei. Aldi berean, talentua eta lidergoa bultzatuko ditu, EITBren kausak edo Garapen Iraunkorreko Helburuak bezalako xedeak eta balioak albo batera utzi gabe.

"12 Líderes" programak gizarte-eraldaketa eta lidergoa cross media telebistarantz zuzentzen ditu.