Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Reality-a

Juanma Iturriagak aurkeztuko du "La Caza: nada es lo que parece" irailetik aurrera ETB2n

EITB Media

Euskal Herriko espazio natural basatienetan egingo da lehiaketa, eta 24.000 euroko saria egongo da jokoan.

  • Juanma Iturriaga, "La Caza" saioko aurkezlea

    Juanma Iturriaga, "La Caza" saioko aurkezlea

Udazken honetarako "La Caza: nada es lo que parece" ETB2k udazkenean estreinatuko duen saio berrian parte hartu nahi al duzu?" abentura reality berria ari da prestatzen EITB, Juanma López Iturriagak aurkeztuta. ETB2n eskainiko da saioa eta lehiaketa fisiko eta muturrekoa izango da

Pantaila txikian aurpegi ezaguna da López Iturriaga, baita ETBn ere. Izan ere, urtetan aurkeztu zuen "El Rompecabezotas" lehiaketa mitikoa. Eskarmentu handia du entretenimenduzko saioak gidatzen, eta ez zaio falta konplizitatea audientziarekin; horrez gain, kirol konpetizioaren gogortasuna gertutik ezagutzen du. Beraz, aurkezle ezin hobea da Euskal Herriko espazio natural basatienetan grabatuko den formatu berritzaile hau gidatzeko.

Parte-hartzaileen lehiarako eta erresistentziarako gaitasuna muturrera eramango du "La Caza: nada es lo que parece" ETB2k udazkenean estreinatuko duen saio berrian parte hartu nahi al duzu?" reality-ak: proba fisikoak, arriskua, elkarbizitza, talde-lana, bakarka bizirauteko gaitasuna… Horretarako, lehiakide indartsu eta gogorren bila ari dira, beldurrik gabekoak, eta muturreko egoeretan bizitzeko prest daudenak. Horrez gain, libre egon beharko dute uztaila osoa zehar. 24.000 euroko saria dago jokoan.

'La Caza'

'La Caza: nada es lo que parece"

"La Caza: nada es lo que parece" ETB2k udazkenean estreinatuko duen saio berrian parte hartu nahi al duzu?" saioan parte hartzeko ezinbestekoa izango da formulario bat betetzea. www.eitb.eus/lacaza webgunean dago horren inguruko informazioa. Casting-a ekainaren 16an izango da.

Secuoya Studios eta Grupo Proyección taldeen ekoizpena da "La Caza: nada es lo que parece" ETBrentzat.