Itxi

telebista

Final handia

Kote, Aconcaguako 'konkistatzaile' berria

Erredakzioa

eitb.com-en boto gehien izan duen lehiakidea izan da, eta, beraz, 'reality' ezgauneko irabazle izan da. 5.000 eurokon saria eskuratu du.

  • Kote, Aconcaguako 'konkistatzaile' berria. Argazkia: EITB

Kote da Aconcaguako ‘konkistatzaile’ berria. Aste osoan, eitb.com-eko erabiltzaileek Iñakiri, Koteri eta Roberto Laisekari botoa emateko aukera izan dute, euren ‘konkistatzailea’ nor den hautatu, eta irabazlea nor den erabakitzeko. Kotek botuen %56a eskuratu du, eta beraz, bera izan da garailea. 5.000 euroko sari nagusia eskuratu du.

Aurtengo ‘El Conquistador del Aconcagua’ oso gogorra izan da. Azken atalean, Iñaki, Kote eta Laiseka Colera kanpalekuan ikusi genituen, 50 kilometro orduko haizearen pean, eta zero azpitik 15 graduko tenperaturak jasaten ari zirela. Juanito Oiarzabalen esku zegoen erabakia: gailurrera abiatu, ala behera jo.

Zalantzak ugariak izan ziren, baina, azkenean, mendizale gasteiztarrak zuhurtziaz jokatzea erabaki zuen. Izan ere, baldintzak hain gogorrak zirenez, Aconcaguaren gailurrerako bidea hartzea arriskutsuegia zen.

Beraz, aurtengo irabazle izan ziren hiruretako bakar bat ere igo ez zenez, gidariaren erabakiz, ikusleek erabaki dute nork izan behar zuen 2012ko ‘El Conquistador del Aconcagua’ saioaren irabazlea. Kote izan da garailea.

14 kideko espedizioa abiatu zen saioaren hasieran (7 ospetsu eta 7 ezezagun), eta 11 gelditu dira bidean. Zenbaitek alde egiteko erabakia hartu zuen, beste batzuk, berriz, kideen botazioen ondorioz gelditu ziren abenturatik kanpo. Lehiakide batzuk eskura izandako aukera guztiak baliatu dituzte abenturan jarraitzeko, eta Purgatorioan ordu amaigabeak igaro dituzte. Eta bakarren batek medikuaren aginduz utzi behar izan du lehiaketa, eta Aconcaguaren gailurrera abiatzeko atarian gelditu da.

Une zirraragarriz beteriko saioa amaitu da jada, eta Kote izan da garailea. Iñaki, berriz, ikusleen lehiakide gogokoena izan da. Zorionak biei!