albistea
Gabon Gauean
'Euskal Kantuen Gaua', Kike Amonarrizek eta Itziar Atienzak aurkeztuta
A.E.
EITB
Platoko emanaldiak eta Athletic eta Realeko jokalariekin edota legebiltzarkideekin aurretik grabatutako bideoak tartekatuko dituzte.
-
Kike Amonarriz eta Itziar Atienza, 'Euskal Kantuen Gaua'.
Itziar Atienzak eta Kike Amonarrizek aurkeztuko dute aurten ere 'Euskal Kantuen Gaua' saioa. Ohi bezala, hainbat abesti entzungo dira platoan eta aurretik grabatutako bideoak emango dira, besteak beste, legebiltzarkide berriekin, Realeko eta Athleticeko jokalariekin, Bilbao Basketeko saskibaloi jokalariekin eta ETBko informatiboetako aurkezleek grabatutakoa.
Gonbidatu zerrenda luzea da: Oinatz Bengoetxea, Pablo Berasaluze eta Aitor Zubieta pilotariak; Kaiku arraun taldea, Jose Luis Korta buru dutela; Maider Unda, Leire Olaberria eta Oiana Blanco emakume olinpikoak; hiru izar Michelin dituzten hiru sukaldari, Eneko Atxa, Juan Mari Arzak eta Martin Berasategi; Euskal Telebistako 30 urteak ospatzeko lehenengo urte haietan parte hartu zuten lehen aurpegiak eta Euskadi Irratiko esatarien taldea ere egongo da.
Hortaz gain, ETBko hainbat programetako taldeek euren ikuskizuna erakutsiko digute: 'Goenkale', 'Kontuz, Atsuak!', 'Ni Más Ni Menos', 'El Conquistador del Fin del Mundo', 'Mihiluze' eta eguraldiko aurkezleak. Gainera, Gazteako 'Dida' saioak ere emanaldi berezia prestatu du eta 'Sorginen Laratza' ETBko saio erreferente izandako bati omenaldia egingo zaio.
ETB-2ko umorearen historiari ere tokia egingo zaio aurtengo 'Euskal Kantuen Gaua'n. Honela, 'Vaya Semanita' eta 'Al Rescate' saioetako aktoreak, Oscar Terol, Iker Galarza, Maribel Salas, Asier Hormaza eta Miriam Cabeza, elkarrekin arituko dira.
The Muxtels Iparraldeko musika taldearekin osatutako lau abesti ezagunez eta umorez betetako ordu eta erdiko saioa izango da 'Euskal Kantuen Gaua 2012', datorren abenduaren 24an, ETB-1en, gaueko hamaikak inguruan.
Itziar Atienzak eta Kike Amonarrizek aurkeztuko dute aurten ere 'Euskal Kantuen Gaua' saioa. Ohi bezala, hainbat abesti entzungo dira platoan eta aurretik grabatutako bideoak emango dira, besteak beste, legebiltzarkide berriekin, Realeko eta Athleticeko jokalariekin, Bilbao Basketeko saskibaloi jokalariekin eta ETBko informatiboetako aurkezleek grabatutakoa.Gonbidatu zerrenda luzea da: Oinatz Bengoetxea, Pablo Berasaluze eta Aitor Zubieta pilotariak; Kaiku arraun taldea, Jose Luis Korta buru dutela; Maider Unda, Leire Olaberria eta Oiana Blanco emakume olinpikoak; hiru izar Michelin dituzten hiru sukaldari, Eneko Atxa, Juan Mari Arzak eta Martin Berasategi; Euskal Telebistako 30 urteak ospatzeko lehenengo urte haietan parte hartu zuten lehen aurpegiak eta Euskadi Irratiko esatarien taldea ere egongo da. Hortaz gain, ETBko hainbat programetako taldeek euren ikuskizuna erakutsiko digute: 'Goenkale', 'Kontuz, Atsuak!', 'Ni Más Ni Menos', 'El Conquistador del Fin del Mundo', 'Mihiluze' eta eguraldiko aurkezleak. Gainera, Gazteako 'Dida' saioak ere emanaldi berezia prestatu du eta 'Sorginen Laratza' ETBko saio erreferente izandako bati omenaldia egingo zaio. ETB-2ko umorearen historiari ere tokia egingo zaio aurtengo 'Euskal Kantuen Gaua'n. Honela, 'Vaya Semanita' eta 'Al Rescate' saioetako aktoreak, Oscar Terol, Iker Galarza, Maribel Salas, Asier Hormaza eta Miriam Cabeza, elkarrekin arituko dira.The Muxtels Iparraldeko musika taldearekin osatutako lau abesti ezagunez eta umorez betetako ordu eta erdiko saioa izango da 'Euskal Kantuen Gaua 2012', datorren abenduaren 24an, ETB-1en, gaueko hamaikak inguruan.