telebista
Programazio berezia
Denboraleari jarraipen berezia Euskal Telebistan
A.A.
Erredakzioa
ETB-1en albistegi berezia emango da 18:00etan. ETB-2ko programazioa aldatu egingo da gaur, otsailak 12, Euskal Herria astintzen ari den euri eta elur denboralearen informazioa emateko
-
Nieve en Vitoria
Euskal Telebistak, jarraipen berezia egingo dio gaur, otsailak 12, Euskal Herria astintzen ari den elur eta euri denboraleari eta ETB-2rako aurreikusita zegoen programazioa aldatu egingo da. Hasteko, goizeko albistegia, 'Egun on Euskadi' luzatu egingo da goizeko egoeraren berri emateko: eguraldiaren berri, errepideen egoeraren berri eta hainbat herritan dagoen elektrizitate faltaren arazoaren berri emateko.
Ondoren, 'Euskadi Directo' berezi bat hasiko da, Reyes Pradosek gidatuta, ohikoa den legez. EDko kazetariak arazo gehien dituzten herri eta hirietara iristen saiatuko dira, unean uneko egoera zuzenean erakusteko.
Robin Foodekin bazkaria prestatu ondoren, informazioa itzuliko da ETB-2ra Africa Baetak aurkezten duen eguerdiko 'Teleberri' -rekin. Euskal Herriko egoeraz aparte, munduan gertatzen den guztiaren laburpena egingo digute.
Bazkal ostean, Klaudio Landaren eta 'Ni Más Ni Menos' saioaren txanda izango da. Eta ohikoa baino saio luzeagoa egingo dute, gainera; iluntzeko 8ak artekoa. Arratsaldean eguraldiak eta errepideek duten egoera azalduko digute, beste hainbat informazio ematearekin batera, eta herritarren testigantzak zabaltzen saiatuko dira.
Iluntzeko 'Teleberri' -aren aurretik, 'Euskadi Directo' etorriko da. 8etan hasiko da eta egunean zehar eguraldiak eman duenaren errepasoa egingo dute, momentuko egoera erakusteaz gainera.
Denborale honi buruzko gaurko azken albisteak 'Teleberri' -k eta 'Eguraldia'k emango dituzte gauean.
ETB-1en, bestalde, albistegi berezia emango da 18:00etan eguraldiari eta errepideei buruz.
Horrez gainera, EITBko irratietan ere informazio guztia jarraitu ahal izango da eta baita, uneoro, eitb.com-en ere.