telebista
ETB-1 eta ETB-2n
Elikagaien histamina dosia neurtzeko sentsoreak, 'Teknopolis'en
A.H.
EITB
Horrez gain, 'Tesiak hiru minututan' Nafarroako Unibertsitateko lehiaketa ezagutuko du saioak. ETB-1en gaur izango dugu ikusgai eta ETB-2n, berriz, asteazkenean.
-
Elikagaien histamina dosia neurtzeko sentsoreak, 'Teknopolis'en
Alkoholak eragiten dituen biharamunaren sintomak histaminak eragindakoak izan daitezke. Sustantzia hori elikagai askotan dago, eta dosi altuetan gizakiarentzat kaltegarria izan daiteke. Horregatik, edari eta elikagaietan dagoen histamina- kontzentrazioa neurtzeko araudia gero eta zorrotzagoa da. Biolan enpresak histamina- dosia neurtzen duen biosentsore bat garatu du, eta 'Teknopolis'ek gertutik ezagutuko du tresna, eta histaminaren sintoma eta ondorio kaltegarriak ere.
Horrez gain, 'Tesiak hiru minutuan' Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu duen lehiaketa ezagutuko dute. Parte hartzaileek, hainbat urtez egin eta idatzi duten tesia, hiru minutuan laburbildu behar izan dute, ahoz, eta 41 ikertzaile aurkeztu dira lehiaketara.
Mondragon Unibertsitateak datorren ikasturteari begira zenbait berrikuntza iragarri ditu bere ikasketa-planean. Horiek ezagutzeko, Bixente Atxa elkarrizketatu dute 'Tekenopolis'en, Mondragon Unibertsitateko Eskola politeknikoko zuzendaria.
'Teknopolis' gaur gauean izango dugu ikusgai, 23:25ean, ETB-1en, eta asteazkenean, 00:30ean, ETB-2n.