telebista
Gaur, zuzenean
Berasaluze VIII-Albisu / Irujo-Zabaleta, ETB-1en eta eitb.com-en
A.A.
EITB
Horrez gain, saskibaloia, txirrindularitza eta sokatira emanaldiak, eta futbol jardunaldiaren errepasoa.
-
Omega Pharma tirreno
Eibartik egingo du pilota emankizuna gaur Euskal Telebistak. Berasaluze VIII-Albisu eta Irujo-Zabaleta bikoteak izango dira nor baino nor gehiago txapelketako partidan eta atarikoan, berriz, Apezetxea-Larrinaga eta Rico IV-Untoria. 17:00etan hasiko da emanaldia ETB-1en eta eitb.com-en.
Eguerdian, ohi denez, saskibaloia izango da ikusgai, Caja Laboral-Real Madrid, eta bazkalostean txirrindularitza, Tirreno-Adriatico lasterketako 5. etapa, Ortona-Chieti. Bi emanaldiak internet bidez ere jarraitu ahal izango dira.
Herri kirolen tartea 16:15ean zabalduko dute, Euskadiko Sokatira Txapelketari eskainia, eta "Gol Festa" saioak bi edizio izango ditu: 19:30ean eta 22:50ean. Gaueko tartean At Madril-Real Sociedad partida izango dute ardatz.
Azkenik, 12:30ean emakumezkoen paleta mailan jokatutako Euskal Herriko Irekiko finala emango da ETBKn.