telebista
Gaur
Endesa Ligako bi partida eta pilota Bergaratik, ETB1en eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Goma gaineko Euskadiko sokatira txapelketa, erremontea eta zesta ere bai.
-
Bilbao Basket
Saskibaloiarekin ekingo dio Euskal Telebistak gaurko kirol emankizunei. 12:15ean Bilbao Basket-Unicaja partida izango da ikusgai ETB1en, Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vegaren kontakizunarekin. 13:00etan, berriz, Canarias-Gipuzkoa Basket jarraitu ahal izango da zuzenean ETBK, Xabier de la Fuente eta Aitor Uriondo esatariekin. Bi kirol emanaldiak zuzenean emango dira eitb.com-en ere.
Pilotari dagokionez, Bergaran izango dira igande honetan ETBko kamerak bostetatik aurrera. Jaialdia honako bi partidek osatuko dute: Julen Retegi-Cecilio / Jaka-Pascual eta Titin III-Zubieta / Xala-Rezusta. Ohi denez, Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira berriemaile bertatik. ETB1en eta eitb.com-en jarraitu ahal izango da pilota emanaldia zuzenean.
Pilotaren atarian, herri kirolei eskainitako tartea zabalduko dute, arratsaldeko lauretan. Bezperan, Aian, jokatutako goma gaineko Euskadiko sokatira txapelketaren ingurukoak ekarriko dizkigu oraingo honetan Juanan Legorburuk.
Iluntze partean, 19:30ean hasiko den 'Gol Festa' saioan futbol jardunaldiaren analisia egingo du Mikel Olazabalek.
Amaitzeko, ETBKn erremonte eta zesta partida bana izango dira ikusgai 19:30etik aurrera: Etxeberria IV-Etxeberria III / Uterga-Ion eta Treku-Endika / Moresmau-Konpa. Iñigo Aiestaranek egingo du kontakizuna, Manuel Arrizabalaga Matxin eta Jabier Arkarazo lagun dituela, hurrenez hurren.

