Itxi

telebista

Audientzia

ETB2 bigarren katerik ikusiena da Euskadin

Erredakzioa

ETBk %13,9ko audientziarekin itxi du urtarrila, abenduan baino puntu bat gehiago eskuratuz. 'Teleberri' albistegiak 15 hilabetez jarraian lider dira.

  • ETB1eko albistegietako aurkezle-taldea.

    ETB1eko albistegietako aurkezle-taldea. Argazkia: EITB

Euskal Telebistak  %13,9ko audientziarekin  itxi du urtarrila, 2013ko abenduan baino puntu bat gehiago, alegia. ETB2k %10eko audientzia  lortu du eta bigarren katerik ikusiena da Euskadin. Bestalde, ETB1ek %2,3ko audientzia du eta ETB3k, %0,8, bien artean euskaldunen % 7a eskuratu dute. ETBK Satek berriz, %0,8ko audientzia zatiarekin itxi du hilabetea.

'Teleberri' albistegiei dagokionez, hamabost  hilabetez jarraian lider dira Euskadin. Hilabete honetan, 'Teleberri'k %18,4ko audientzia lortu du orotara, bataz beste audientzia zatirik onena 2012ko abuztutik hona. Gaueko 'Teleberri' da ediziorik ikusiena: bataz beste 150.000 ikus-entzulek ikusten du albistegi osoa eta uneren batean 281.000 lagunek egiten dute bat emanaldiarekin.

'El Conquistador del Fin del Mundo'k arrakastatsu ekin dio 10. edizioari. Aurten asteburutan, larunbat eta igandean ematen da eta bataz beste 479.000ko audientzia metatua izan dute orain arte. Beste behin, igandeko saiorik ikusiena da Julian Iantzik aurkeztutako abentura, % 22,2ko sharea duelarik. Ondoren Patxi Alonsok gidatutako debateak %22,8ko audientzia eskuratu du.

Urtarrilean estreinatu du ETBk 'Sukaldari' %10,6ko audientziarekin. 'Euskadi Movie' umore tartearen atala ere arrakastatsu eman berri da: %10,5eko audientzia zatia eta 210.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan ditu.

Harrera ona izan dute, halaber, 'La Noche de...' saio bereziek hilabete honetan. Zinearen inguruko saioek  %11,4ko audientzia izan dute eta uneren batean 265.000 lagunek egin dute bat  emanaldiokin bataz beste. Saioaren ondoren emandako filmen artean, 'Salt', 'Bypass' eta 'Una Esvástica sobre el Bidasoa' filmak nabarmentzen dira.

Erretransmisioak,  ETB1eko ikusiena

Donostiako danborrada ekitaldien zuzenekoak 287.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen, eta %11,2ko audientzia zatia euskaldunen artean. Azpeitiko Danborrada, eta %16,8ko audientzia zatia lortu zuen ikus-entzule euskaldunaren artean.

Eskuz binakako Txapelketaren barruan Aimar Olaiozolak jokatutako bi pilota partida izan dira ikusienak urtarrilean: euskaldunen artean  audientzia %20tik gorakoa izan da  eta 225.000 lagunekoko audientzia metatua, gainditu dute. Saskibaloi derbyak ere arreta zabala izan zuen: euskaldun artean %20ko sharea eta ia 100.000 ikus- entzulek egin zuten bat uneren batean.

ETB1en 'Gaur Egun' albistegiek euskaldunen artean %8ko audientzia dute eta 'Eguraldia' tarteak %6,3. Multzo horretan dugu 'Goenkale' ere %6,8ko audientziarekin.