telebista
Sanferminak 2014
Sanferminek jarraipen zabala izango dute ETBn
A.E.
EiTB
ETB1ek 'Sanferminak 2014' saio berezia eskainiko du egunero, 22:15etik aurrera, Ilaski Serranok eta Urko Aristik aurkeztuta. Su artifiazialak ere eskainiko dituzte saio honetan.
Euskal Telebistak Sanfermin jaien jarraipen zabala egingo du aurten ere. Iruñeko kaleetan biziko den giro eta ekitaldi nagusien lekuko izango da ETB bederatzi egunez.
Txupinazoak eman zien, idanean, hasiera San Fermin jaiei, . ETB2k eta eitb.com-ek bat egin zuten Iruñeko Udaletxeko plazarekin, ekitaldia zuzenean eskaintzeko. Aritz Agirre Euskadi Irratiko kazetariak eta Ilaski Serrano aurkezle ezagunak egin zuten emanaldiaren gaineko kontakizuna; Maite Eskarmendik, berriz, kaleko giroaren berri eman zuen.
Festen hasiera ez ezik, Euskal Telebistak San Fermin jaiak agurtuko dituen 'Gaixoa Ni' ekitaldia ere eskainiko du uztailak 14an, 'Sanferminak 2014' saioaren barruan.
'Euskal Herria Zuzenean' saioaren ardatza izango dira baita ere Iruñeko jaiak datorren aste guztian. Programako erreportari taldeak zuzenean Iruñetik emango du berri eta jai giroaren isla izango da.
'Sanferminak 2014' eta 'Sin Ir Más Lejos. Este Verano' Iruñetik
ETB1ek 'Sanferminak 2014' saio berezia eskainiko du egunero, 22:15etik aurrera. Ilaski Serranok eta Urko Aristik aurkeztuko dute saioa Baluartetik zuzenean, gonbidatu ezberdinen konpainian. Gertakari garrantzitsuenen gaineko erreportajeak ekarriko ditu saioak eta, horrez gain, su artifizialak emango dira.
Xabier Mendiak ETB2n aurkezten duen 'Sin Ir Más Lejos. Este Verano' saioak ez die hutsi egingo Sanferminei. Astelehenetik aurrera, bertako entzierro, giro eta ekitaldi nagusienetan egongo da, 14:25ean hasita.