telebista
Kirolak
Aritz Lasa-Zabaleta, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Lau t'erdiko txapelketako partida honek zabalduko du 'ETB Kantxa' saioak eskainiko duen Lekunberriko pilota jaialdia.
-
Jose Javier Zabaleta. Argazkia: EiTB
Lekunberritik emitituko da zuzenean gaur 'ETB Kantxa' pilota saioa. Ohi denez, arratsaldeko bostetan hasiko da jaialdia, Lau t'erdiko Txapelketaren barruan Aritz Lasak eta Jose Javier Zabaletak jokatuko duten norgehiagokarekin. Jarraian, Irujo-Ladis Galartza eta Altuna III-Barriola bikoteak izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak bertan gertatzen denaren berri emango dute zuzenean.
Pilotari tartea egingo dio baita ere ETBK kateak, eguerdiko 12etan. Zesta puntako Bizkaia Zirkuituko finalen kontakizuna egingo du Iñigo Aiestaranek Aimar Aldazabal lagun duela.
Igandeko kirol eskaintza artzain txakurrek eta herri kirolek osatuko dute. 11:30ean, ETB1en, Euskadiko arraza libreko artzain txakur txapelketa eskainiko da, Ibon Gaztañazpi eta Joseba Arrizabalaga esatarien eskutik. Jarraian, Aimar Irigoien eta Hodei Izeta harrijasotzaileen arteko desafioa izango da ikusgai, Juanan Legorbururen eta Juan Jose Unanueren kontakizunarekin. Azkenik, 16:00etan, harri-zulatzaileen taldekako txapelketaren berri emango dute Ibon Gaztañazpik eta Janire Egañak.