Itxi

telebista

Dibidendu digitala

ETBk 61 kanala itzali du Oiz zentroan (Durangaldea)

A.E,

EiTB

Telebista kateen itzalketa burutzen ari da dibidendu digitala dela eta

  • Antena egokitu

    Antena egokitu

Apurka-apurka telebista kateen itzalketa eta frekuentzia aldaketa burutzen  ari da. Hau guztia, martxoaren 31erako iragarrita dagoen dibidendu digitalak eskatutako espazio erradioelektrikoa esleitzeko prozesuaren barruan kokatu behar da.

Hartara,  ostiral honetan, martxoaren 13an, goizeko 08:00etatik aurrera  Oiz Zentroan (Durangaldea) ETBk 61 kanalean emititzeari utziko dio eta horren eraginez Durangalde eta Gernikako herrietan ETB dagoeneko martxan dagoen 35kanalean harrapatuko da

Itzalketa honek halaber Bizkaiko Amoroto, Atxondo, Aulestia, Elorrio, Ermua, Etxebarria, Fruniz, Ibarrangelu, Izurtza eta Markinan ere izango du eragina.

Itzalketaren data, dibidendu digitalaren gaian Frantziarekin koordinatu beharrak du oinarri. Bestalde, sintonizazio berriaren ondoren ETBko kateak harrapatzeko arazoak izatekotan antenistarekin harremanetan jartzea gomendatzen da.