Gizartea -

Telebista-seinalea

Bizkaiko 66 udalerrik Oizeko zentro-igorlearen seinalea galduko dute

Udalerri horiek antena kolektiboak egokituta izan behar dituzte, bestela, zenbait telebista-kateren seinalea galduko dute, bihar Oizeko zentro-igorlea itzaliko baitute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bihar, astelehena, Durango-Oizeko telebista-zentro igorlea itzaliko dute, eta horrek Bizkaiko 66 udalerriri eragingo die. Izan ere, antena kolektiboa egokitu ez badute, litekeena da zenbait telebista-kate galtzea.

Industria Ministerioak azaldu duenez, astelehen honetan Dibidendu Digitala abiatuko dute Bizkaiko udalerri horietan, baita Gipuzkoako Elgeta udalerrian ere. Udalerri horiei Durango-Oizeko zentro-igorleak ematen die zerbitzua.

Dibidendu digital horren liberalizazioak Lur-Telebista Digitalaren frekuentziak berriro ordenatzea dakar, eskuko telefonoek 4G teknologia erabil ditzaten.

Ministerioak oharra bidali die Udal kaltedun guztiei aldaketaren berri emateko, hori dela eta, antena kolektiboak egokitzeko denbora izan dute. Antena egokitzen ez bada, litekeena da telebista-kateren bat galtzea. Hori gertatuz gero, Industria Ministerioak gomendatu du telekomunikazio enpresa bati deitzea.

Behin antena egokituta izanda, frekuentzia aldatutako telebista-kateen seinalea jasoko dute berriro, eta Lur-Telebista Digitalaren plan tekniko berriaren arabera etorkizunean jarriko diren telebista-kate berriak ere ikus ahal izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea