telebista
Kirol eskaintza
Estropadak, txirrindularitza eta pilota, gaur, zuzenean
A.A.
EiTB
Eusko Tren eta San Miguel ligetako Eusko Label Bandera, Tourreko 9. etapa eta Iruñeko San Fermin Torneoko partida.
Estropadekin ekingo dio ETBk gaurko kirol emankizunei, eguerdiko 12:00etan. Eusko Tren Ligako traineruak aurrena eta San Miguel Ligakoak ondoren, ikusiko ditugu lehian Eusko Label Bandera eskuratu nahian, Donostiako badian. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.
Zuzeneko bigarren hitzordu nagusia Frantziako Tourra izango dugu. 14:55etik aurrera, 9. etaparen berri emango dute ETB1en Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak. 28 kilometroko taldekako erlojupeko proba jokatuko dute txirrindulariek Vannes eta Plumelec artean.
Lasterketa amaitutakoan, 17:25ean, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da Iruñeko Labrit pilotalekutik. Agirre-L. Galartza / Dario-Tolosa partidak zabalduko du jaialdia. Urrutikoetxea-Beroiz eta Irujo-Barriola bikoteen artekoa izango da San Fermin Torneoko norgehiagoka. Amaitzeko, Gorka-Larrinaga / Tainta-Iturriaga neurketa jokatuko da. ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da emanaldia, Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Ibon Gaztañazpi esatari direla.
Afizionatu mailako pilota, erremontea eta zesta punta, ETB4n
Hilaren 4an, Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatutako afizionatuen Euskadiko Txapelketako finala, Azpiri-Erostarbe / Beitia-Murgiondo, izango da ikusgai 12:00etan, Iñigo Aiestaranen kontakizunarekin.
20:15ean, erremonteko San Fermin Torneoko finalaren berri emango dute Juanan Legorburuk eta Manuel Arrizabalaga Matxinek. Urriza-Barrenetxea IV / Uterga-Etxeberria III.
Ondoren, zesta puntako Gernikako Torneoko finala eskainiko da: Beaskoetxea-Aldazabal / Erik-Amigorena. Iñigo Aiestaran eta Jon Zulaika izango dira esatariak.