telebista
Gaur, 20:30ean
Laboral Kutxa-Cedevita Zagreb, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H. | EITB
Euroligako hamargarren jardunaldiko partida Gasteizen jokatuko da 20:30ean.
Gaur iluntzean, Laboral Kutxa Baskonia eta Cedevita Zagreb taldeek Euroligako hamargarren jardunaldiko partida jokatuko dute, eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du norgehiagoka, 20:30etik aurrera.
Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega esatariek egingo dute emanaldiaren kontakizuna, ETB1en eta eitb.eus-en.