cerrar buscador

Euroliga

logo eitb
Blogean txertatu
Webgunean txertatu
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
imagen player
imagen player
imagen player
1 / 22 Hurrengoa
Monakok amaiera eman dio Baskoniaren bolada onari Euroligan (75-77)

Monakok amaiera eman dio Baskoniaren bolada onari Euroligan (75-77)

Baskoniak erritmoa igotzearen aldeko apustua egin du azken laurdenean, baina sei segundo falta zirenean, Blossongamek erasoko errebote bat aprobetxatu du balantza desorekatzeko.
Chima Moneke, Euroligako bederatzigarren jardunaldiko jokalaririk onena

Chima Moneke, Euroligako bederatzigarren jardunaldiko jokalaririk onena

Moneke funtsezkoa izan da Baskoniak ASVEL Villeurbanneren aurka Lyonen lortutako garaipenean. 35 balorazio-kredituekin Euroligako 9. jardunaldiko EMP bihurtu da.
Baskoniak buelta eman dio partidari Asvelen aurka irabazteko (81-88)

Baskoniak buelta eman dio partidari Asvelen aurka irabazteko (81-88)

Gasteizko taldeak partidari buelta eman dio garaipena lortu eta Euroligako bolada onarekin jarraitzeko.
Baskoniak erakustaldia eman du Bartzelonaren aurka (94-71)

Baskoniak erakustaldia eman du Bartzelonaren aurka (94-71)

Dusko Ivanovicen mutilak, defentsan lan handia eginda eta erasoan puntu jarioa agertuta, talde katalana baino askoz gehiago izan dira.
Miller-McIntyrek azken segundoan eman dio Baskoniari garaipena Olympiakosen aurka, Pireon (74-75)

Miller-McIntyrek azken segundoan eman dio Baskoniari garaipena Olympiakosen aurka, Pireon (74-75)

Gasteizko taldeak 15 puntuko aldea zuen atsedenaldian, 35-50, baina etxekoek, bigarren zatian, markagailua irauli dute, eta abantaila zutela iritsi dira azken segundoetara; Codi Miller-McIntyrek, saskiratze bikaina lortuta, garaipena eman die Dusko Ivanovicen gizonei.
Baskoniak Partizani irabazi dio Ivanovicen itzuleran (84-83)

Baskoniak Partizani irabazi dio Ivanovicen itzuleran (84-83)

Gasteizko taldeak garaipena lortu du berriro Euroligako partidan, bost porrot jarraian jaso ostean. Dusko Ivanovic aulkira itzuli da, Joan Peñarroya kargutik kendu ostean.
Baskoniak Luis Scolaren elastikoa erretiratu du Buesa Arenan

Baskoniak Luis Scolaren elastikoa erretiratu du Buesa Arenan

Baskoniak Luis Scola klubeko jokalari ohi eta mitoaren elastikoa erretiratu du Buesa Arena pabiloian. Argentinarra bertan zela, une hunkigarria izan da.

Scola: ''Baskonia eta Gasteiz oso garrantzitsuak dira niretzat, toki bereziak dira, nire etxeak dira''

Scola: ''Baskonia eta Gasteiz oso garrantzitsuak dira niretzat, toki bereziak dira, nire etxeak dira''

Luis Scola Baskoniako jokalari ohi eta mitoak komunikabideekin hitz egin du, klubak Buesa Arenan bere elastikoa erretiratu aurretik. Hunkituta agertu da, eta Baskoniak eta Gasteizek bere bizitzan izandako garrantzia azpimarratu du. (adierazpenak gaztelaniaz)

Dusko Ivanovic: ''Taldeari eskatzen diot Partizan menderatzea; gu irabazteko asmoz irtengo gara''

Dusko Ivanovic: ''Taldeari eskatzen diot Partizan menderatzea; gu irabazteko asmoz irtengo gara''

Ostiralean, Buesa Arenan, Baskoniak Partizanen aurka jokatuko du, Euroligako seigarren jardunaldian. Bezperan, Dusko Ivanovic entrenatzaileak nabarmendu du Serbiako taldeak erasoan duen talentua, baina ohartarazi du, Baskoniako jokalariez: "Aterako direnak borrokarako prest egongo dira".

Baskoniak Euroligan bidea aurkitu ezinik jarraitzen du Panathinaikosen aurka galdu ondoren (95-81)

Baskoniak Euroligan bidea aurkitu ezinik jarraitzen du Panathinaikosen aurka galdu ondoren (95-81)

Gasteizko taldeak, ia aldaketarik gabe, 63-63ko berdinketa izan arte eutsi dio Greziakoari, baina ezin izan du aurkariaren barneko jokoa menderatu.
Josean Querejeta, 35 urte Baskoniako presidente karguan

Josean Querejeta, 35 urte Baskoniako presidente karguan

Lazkaokoak 1988an hartu zuen klubeko burua izateko ardura. Saskibaloi munduan presidente karguan urte gehien daraman agintaria da.
Joan Peñarroya: ''Nire sentsazioa ez da 'hau desastrea da', bai hobera egin behar dugula eta egingo dugula''

Joan Peñarroya: ''Nire sentsazioa ez da 'hau desastrea da', bai hobera egin behar dugula eta egingo dugula''

Baskoniak, azken hiru partidetan ezin izan du garaipenik lortu. Jokalari batzuen egoera fisikoak kezkatzen du Joan Peñarroya entrenatzailea. Azken hori Panathinaikosen aurkako partida prestatzen dabil lanean; Peñarroyaren iritziz, "sekulako taldea" da.

Maccabi Tel Aviv taldeak Belgraden jokatuko ditu etxeko partidak

Maccabi Tel Aviv taldeak Belgraden jokatuko ditu etxeko partidak

Baskoniaren aurkako Euroligako norgehiagoka abenduaren 19rako dago aurreikusita, Europako txapelketako 15. jardunaldiaren baitan.
Baskoniak Zalgirisen aurka galdu du eta jarraipena eman dio Euroligako hasiera kaskarrari (82-99)

Baskoniak Zalgirisen aurka galdu du eta jarraipena eman dio Euroligako hasiera kaskarrari (82-99)

Gasteizko taldeak ezin izan dio eutsi baltikoen sendotasunari; Zalgirisek garaipena lortu du Buesa Arenan, eta nagusi izan da hasieratik amaierara arte.
Baskoniak ez du asmatu azken laurdenean, eta galdu egin du Bayern Munichen aurka, Buesa Arenan (68-76)

Baskoniak ez du asmatu azken laurdenean, eta galdu egin du Bayern Munichen aurka, Buesa Arenan (68-76)

Gasteizko taldeak, jokoan oso nagusi izan gabe ere, kontrolpean izan du markagailua azken minutuetara arte, baina azken zatian soilik sei puntu egin ditu. Lasok entrenatzen duen Alemaniako taldeak, beraz, garaipena eskuratu du, eta Baskoniak, lehen hiru jardunaldietan, partida bat du irabazita.
Sufritutako garaipena lortu du Baskoniak Berlinen (86-91)

Sufritutako garaipena lortu du Baskoniak Berlinen (86-91)

Arabako taldea 15 puntuko abantailarekin iritsi da azken laurdenera (61-76), baina etxekoek markagailuko aldea bi punturaino murriztea lortu dute, eta, azkenerako, asko zaildu zaie neurketa bereganatzea Peñarroyarenei.
Azken laurdenak Euroliga porrotarekin hastera zigortu du Baskonia Real Madrilen aurka (77-79)

Azken laurdenak Euroliga porrotarekin hastera zigortu du Baskonia Real Madrilen aurka (77-79)

Lau laurdenetatik hirutan nagusitu den arren, ezin izan du garaipenarekin estreinatu eta azken minutuetan bi puntugatik galdu du.
Joan Peñarroya: ''Euroliga ona egin nahi dugu; lehen aurkaria, nire iritziz, faborito nagusia da''

Joan Peñarroya: ''Euroliga ona egin nahi dugu; lehen aurkaria, nire iritziz, faborito nagusia da''

Baskoniak ostiralean jokatuko du 2023-24 denboraldiko Euroligako aurreneko neurketa, Buesa Arenan, Real Madril aurkari; azken talde hori egungo txapelduna da. Bezperan, Joan Peñarroya entrenatzaileak adierazi du zer espero duen bere jokalariengandik, estreinaldirako eta txapelketarako.

Play-offetarako sailkatzeko aukerak ditu Baskoniak, abian den Euroligan

Play-offetarako sailkatzeko aukerak ditu Baskoniak, abian den Euroligan

Gasteizko taldeak play-offetan sartzeko asmoz ekingo dio aurtengo Euroligari, Berlinen jokatuko den lauko finalerako txartel baten bila.
Baskoniak etxean ekingo dio Euroligari, Real Madrilen aurka

Baskoniak etxean ekingo dio Euroligari, Real Madrilen aurka

Fase erregularreko azken partida, berriz, Bolonian jokatuko du Sergio Scarioloren Virtusen kontra, 2024ko apirilaren 12an, astearte honetan argitaratu duten egutegi ofizialaren arabera.
Euroligak lehiaketa formatua aldatu eta play-in kanporaketak izango ditu

Euroligak lehiaketa formatua aldatu eta "play-in" kanporaketak izango ditu

Lehen fasea zazpigarren eta hamargarren postuen artean amaitzen duten taldeek elkarren aurka jokatuko dute, final-laurdenetako kanporaketetara sailkatzeko asmoz.
Real Madrilek bere hamaikagarren Euroliga lortu du Olympiakosi irabazita (78-79)

Real Madrilek bere hamaikagarren Euroliga lortu du Olympiakosi irabazita (78-79)

Sergio Llullek amaierarako 3.2 segundora saskiratutako jaurtiketak hamaikagarren titulua eman dio Real Madrili, etengabeko aukerak izan dituen partida batean.
Yabuselek bost partidako zigorra jaso du Real Madril-Partizan Euroligako partidako istiluengatik

Yabuselek bost partidako zigorra jaso du Real Madril-Partizan Euroligako partidako istiluengatik

Bi klubek 50.000 euroko isuna jaso dute euren "kirolez kontrako jokabideagatik"
Baskoniak agur esan dio Euroligari

Baskoniak agur esan dio Euroligari

Zalgirisek Bayernen aurka Munichen lortutako garaipenak (80-83) play-offak lortzeko aukerarik gabe utzi du Gasteizko taldea.
Baskoniak galdu egin du Olympiakosen aurka (86-78), eta ostiralean Bayernek Zalgiris menderatzea behar du

Baskoniak galdu egin du Olympiakosen aurka (86-78), eta ostiralean Bayernek Zalgiris menderatzea behar du

Gasteizko taldea amaierara arte borrokatu da Euroligako fase erregularreko txapeldunaren kantxan, baina aurkaria sendo ibili da eta ez die aukerarik eman Peñarroyaren gizonei. Bayernek Zalgiris Kaunas Munichen mendean hartzen badu, Baskonia play-offetarako sailkatuko da.
Baskoniak garaipena nahi du Pireon, Olympiakosen aurka, Euroligako play-offetarako txartela bermatzeko

Baskoniak garaipena nahi du Pireon, Olympiakosen aurka, Euroligako play-offetarako txartela bermatzeko

Ostegunean, Grezian, Europako txapelketa nagusiko liderraren kantxan, irabaziz gero, Gasteizko taldea play-offetan izango da; galduz gero, Zalgiris Kaunasek, ostiralean, Bayern Munichen kontra galtzea beharko luke. Peñarroyaren taldeak bosgarren postua ere lor lezake.
Peñarroya: ''Aurkari zailena da, baina irabazteko aukerak izango ditugu''

Peñarroya: ''Aurkari zailena da, baina irabazteko aukerak izango ditugu''

Cazoo Baskoniak Olympiakosen aurka jokatuko du ostegunean, 20:00etan, Euroligako 34.jaurdunaldian. Joan Peñarroyak neurketaren gakoak eman ditu eta play-offak nahi dituela azpimarratu du (gaztelaniazko adierazpenak).

Baskoniak erakustaldia eman du Asvelen aurka (120-100), eta Olympiakosen etxean izango du play-offa jokoan

Baskoniak erakustaldia eman du Asvelen aurka (120-100), eta Olympiakosen etxean izango du play-offa jokoan

Sailkatzea bermatzeko, Joan Peñarroyaren gizonek, Euroligako fase erregularreko azken jardunaldian, Grezian irabazi beharko dute, txapelketako liderraren kantxan; lortuko ez balute, Gasteizko taldeak beharko luke Zalgiris Kaunasek Bayern Munichen aurka galtzea.
Baskonia bigarren zatian suspertu da Fenerbahce mendean hartzeko (92-69)

Baskonia bigarren zatian suspertu da Fenerbahce mendean hartzeko (92-69)

Marinkovicek sei hiruko sartu ditu bere taldea gidatzeko, horietako asko partidako une beroetan.
Thompsonek eta Kotsarrek garaipena eman diote Baskoniari (93-87)

Thompsonek eta Kotsarrek garaipena eman diote Baskoniari (93-87)

Joan Peñarroyak zuzentzen duen taldeak partida iraultzea lortu zuen. Talde bisitariak 2-21eko partziala lortu zuen bigarren laurdenean eta segidan Howardek 11 puntu sartu zituen aldea laburtzeko.
Partidari ondo ekin arren, Baskonia ezinean geratu da Izar Gorriaren aurka (74-63)

Partidari ondo ekin arren, Baskonia ezinean geratu da Izar Gorriaren aurka (74-63)

Sei hiruko baino ez ditu sartu Gasteizko taldeak eta, partida hasiera bikaina izan arren, gasteiztarrek ezin izan dute balkaniarren defentsa presioa jasan.
Baskoniak galdu egin du Tel Aviven, Makabiren aurka (93-79), baina play-offetan sartzeko lehian jarraitzen du

Baskoniak galdu egin du Tel Aviven, Makabiren aurka (93-79), baina play-offetan sartzeko lehian jarraitzen du

Israelgo taldeak errebotea kontrolatu du, eta, gainera, Baskoniak baino erregulartasun handiagoa izan du. Bi taldeek lortu dute markagailuan abantaila nabarmenak jartzea, baina azken laurdenean Makabik ez du estutasunik izan garaipena bermatzeko.
Baskoniak porrota jaso du Monakoren aurka partida ikusgarri batean (93-102)

Baskoniak porrota jaso du Monakoren aurka partida ikusgarri batean (93-102)

Bisitariek aldea murriztu dute jaurtiketa libreekin eta azken txanpan partidaren gidoia hartu dute Buesa Arenan garaipena lortzeko.
Baskoniak azken segundoan menderatu du Real Madril WiZink Centerren (81-85), partida bikaina jokatuta

Baskoniak azken segundoan menderatu du Real Madril WiZink Centerren (81-85), partida bikaina jokatuta

Neurketa 81-81 zihoala, eta denbora ia agortuta, Matt Costellok hiruko saskiratze ikusgarria egin du; gainera, pertsonala egin diote, eta jaurtiketa librea ere sartu du.
Baskoniak erakustaldia eman du Valentziaren aurka (114-75)

Baskoniak erakustaldia eman du Valentziaren aurka (114-75)

Gasteizko taldeak garaipena bereganatu du Buesa Arenan jokatutako Euroligako 26. jardunaldiko partidan.
Baskoniak 88-83 galdu du Bolonian, Virtusen aurka, eta ahul jarraitzen du etxetik kanpo Euroligan

Baskoniak 88-83 galdu du Bolonian, Virtusen aurka, eta ahul jarraitzen du etxetik kanpo Euroligan

Italiako taldea partidako bigarren laurdenean jarri da aurretik, eta amaierara arte eutsi dio lortu duen abantailari. Baskoniak sei porrot jarraian daramatza Euroligan etxetik kanpo, baina sailkapeneko lehen zortzi postuetan jarraitzen du.
Peñarroya: ''Orain dator denboraldiko unerik zailena''

Peñarroya: ''Orain dator denboraldiko unerik zailena''

Joan Peñarroya Cazoo Baskoniako entrenatzaileak ohartarazi duenez, taldea "kokatzen" ari da aldatu egin delako, eta orain Euroliga eta Endesa Liga uztartzeko "unerik zailena" iritsi zaiela adierazi du (adierazpenak gaztelaniaz).

Baskoniak galdu egin du Zalgirisen aurka (79-75)

Baskoniak galdu egin du Zalgirisen aurka (79-75)

Joan Peñarroyaren taldeak beste porrot bat jasan du etxetik kanpo Ulanovas eta Smits buru dituen talde lituaniarraren aurka.
Baskoniak Kaunasen jokatuko du bere Europako 700. partida

Baskoniak Kaunasen jokatuko du bere Europako 700. partida

Arabako taldeak 1985ean egin zuen debuta nazioarteko saskibaloian eta 400 garaipen lortu ditu jada.
Joan Peñarroya: ''Egun hauek oso onak izango dira Max Heideggerrek eta taldeak elkarren berri izan dezaten''

Joan Peñarroya: ''Egun hauek oso onak izango dira Max Heideggerrek eta taldeak elkarren berri izan dezaten''

Joan Peñarroya Cazoo Baskoniako entrenatzailea, prest dago Zalgirisen aurka jokatzeko, biharkoa prestatzeko denbora izan du eta. Bestalde, Max Heidegger jokalaria talde dinamikan azkar sartu nahi duela azpimarratu du.

1 / 22 Hurrengoa

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
29 18:00 - 20:00 SASKIBALOIA | EuroCup: MB Zaglebie vs Lointek Gernika

Euroligue