00:08

telebista

22:00etan, 'Zinez' saioan

'Ezkutuan' Mikel Rueda zinemagilearen filma, gaur gauean, ETB1en

eitb.eus

Erredakzioa

Ruedaren bigarren pelikula Bilbon grabatu zen, eta nerabe homosexual biren arteko amodio istorioa kontatzen du. 22:00etatik aurrera izango da ikusgai, 'Zinez' saioaren baitan.

0:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

ETB1eko 'Zinez' saioak Mikel Rueda bilbotar zinemagilearen Ezkutuan filma eskainiko du gaur, 22:00etatik aurrera.

Ruedaren bigarren pelikula Bilbon grabatu zen, eta nerabe homosexual biren arteko amodio istorioa kontatzen du. Protagonistetako bat kanporatua izateko zorian dagoen etorkin bat da.

Lan honetan, Ibrahim eta Rafa 14 urteko bi mutikoren istorioa kontatzen du Ruedak. Bizitzak elkarren ondoan jarriko ditu, eta ordura arte inoiz izan ez dituzten sentimenduak azaleratuko zaizkie.

German Alcarazu eta Adil Koukouh dira filmeko protagonistak, eta Alex Angulo zena ere ageri da aktore zerrendan, zinemarako egin zuen azken lanetako batean.

Pelikula, saritua

Ezkutuan Mikel Rueda bilbotarrak zuzendu eta Baleuko etxeak ekoitzitako filmak Queer zuzendari berrientzako saria irabazi zuen maiatzean Turinen, zinema gay eta lesbikoaren jaialdian.

Sebastiano Riso buru zuen epaimahaiko kideek, Turingo zinema eskoletako ikasleek, esan dutenez, Ezkutuan filmean "immigrazioaren gaiak harritu egin gintuen, maitasunak bezala aurpegi asko erakusten baititu", eta aktore ez profesionalak agertzea ere azpimarratu dute: "Oso ondo zuzenduta daude, eta horrek freskotasuna, gaztetasuna eta edertasuna ematen dizkio adiskidetasunaren eta maitasun sakon eta gordinari buruzko filmari".

Mikel Ruedak berak jaso zuen saria, Turingo Massimo aretoan, jaialdiaren itxiera ekitaldian.

n.

n.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena