Itxi

2015/05/06

10:39

Zinema

Jaialdia

'A escondidas' Mikel Ruedaren filmak Queer saria irabazi du Turinen

N.V. | eitb.eus

“A escondidas” Mikel Ruedak zuzendutako pelikulak Queer saria irabazi du Torino Gay & Lesbian Film Festivalen 30. edizioan. Astelehen iluntzean bukatu zen jaialdia, Italiako hirian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

A escondidas Mikel Rueda bilbotar zinemagileak zuzendu eta Baleuko etxeak ekoitzitako filmak Queer zuzendari berrientzako atalaren saria irabazi du Turinen, zinema gay eta lesbikoaren jaialdian.

Sebastiano Riso buru zuen epaimahaiko kideek, Turingo zinema eskoletako ikasleek, esan dutenez, A escondidas filmean ?immigrazioaren gaiak harritu gintuen, maitasunak bezala aurpegi asko erakusten baititu?, eta aktore ez profesionalak agertzea ere azpimarratu dute: ?Oso ondo zuzenduta daude, eta horrek freskotasuna, gaztetasuna eta edertasuna ematen dizkio adiskidetasunaren eta maitasun sakon eta gordinari buruzko filmari?.

Mikel Ruedak berak jaso zuen saria, Turingo Massimo aretoan, jaialdiaren itxiera ekitaldian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;