telebista
20:15ean
Lau jatetxe oso berezi, gaur iluntzean, 'De Lo Bueno, Lo Mejor' saioan
A.H. | EITB
Saioak lau jatetxe berri ezagutuko ditu, Iruñean, Gernikan, Gasteizen eta Ainhoan.
-
Reyes Prados, saioko aurkezlea
'De Lo Bueno, Lo Mejor' saioak lau jatetxe berri ezagutuko ditu gaur iluntzean. Iruñean, La Capilla jatetxean izango dira, hiriko erdigune historikoan kokatua, eta Gernikan, Remetxe jatetxean, guztiz berritu duten baserri zoragarri batean kokatua. Ondoren, Gasteizera joango dira, bertako Ikea jatetxea ezagutzera. Javier Mariscal artistak diseinatutako baso bat du jatetxeak barruan. Amaitzeko, Iparraldeko Ainhoa herrira joango dira, bertako Ithurria hotel-jatetxea ezagutzera.
Iruñeko La Capilla jatetxea antzinako komentu batean dago eta Donjakue bidea egiten zuten erromesen ostatu ere izan zen. Rebeca Gimeno bertan izango da eta gertutik ezagutuko ditu bai jatetxearen historia, zein Donejakue bidearena.
Gasteizen Ikea jatetxea ezagutuko dute, belaunaldiz belaunaldi pasa den jatetxea. Toki oso modernoa da gaur egun, eta erreforma egiteko Javier Mariscal artistaren laguntza izan zuten. Xabier Fernandez bertan izango da.
Iparraldeko Ainhoa herrian Ithurria hotel-jatetxea ezagutuko du Nerea Aliasek. Michelin izar bat du jatetxeak eta baserri zoragarri batean dago kokatuta.
Gernikan, Rementxe baserrian dagoen jatetxe familiarrera joango da Rebeca Gimeno. Ardoaren 1.200 erreferentzia baino gehiago dituen upeltegia du jatetxeak.
'De Lo Bueno, Lo Mejor' larunbat gaur izango da ikusgai 20:15etik aurrera ETB2n.