telebista
EiTBren oharra
'La otra cara de l@s polític@s' saioa, Hauteskunde Batzordearen zain
Arnaldo Otegiren behin betiko inhabilitazioaren ondoren, ETBk Hauteskunde Batzordeari galdetu dio "La otra cara de l@s polític@s" saioaren emanaldiaz.
Auzitegi Konstituzionalak Otegi jauna behin betiko gaitasungabetzea erabaki ondoren, ETBk kontsulta egin dio Hauteskunde Batzordeari "La otra cara de l@s polític@s" entretenimendu saioaren emanaldiaz.
Saioa emateko behar diren legezko berme guztiak izateko egin da kontsulta hori, baita Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeen 5/1990 Legearen oinarriak eta Hauteskunde Batzorde Zentralaren araudia urratzen ote diren jakiteko ere.
Hartara, erantzunaren zain dago EiTB, programa hauteskunde kanpaina aurretik emateko, edo bestela erabakiko balitz, oraindik zehaztu gabe dagoen beste egun batean emateko.
batean emateko.batean emateko.