EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

19:39

EAE-ko Hauteskundeak 2020

I-25eko hauteskundeak

Otegik ezingo du hauteskundeetan aurkeztu

agentziak | erredakzioa

Konstituzionalak atzera bota du EH Bilduren lehendakarigaiaren babes helegitea, bozetan aurkezteko ateak guztiz itxita.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota zuen Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiaren babes helegitea, eta ezingo du EH Bilduren lehendakarigai izan irailaren 25eko hauteskundeetan. Orain, Maddalen Iriarte izango da Gipuzkoako zerrendaburua.

Otegik Donostiako Auzitegian jarri zuen lehenik helegitea, eta horrek ere atzera bota zuen. Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak Bateragune auzian jarri zioten gaitasungabetzean oinarrituta hartu zuen hauteskunde zerrendatik kanporatzeko erabakia.

Konstituzionalak ostegun gauerdia arte zuen erabakia hartzeko (kanpaina hasi aurretik), baina astearte arratsaldean elkartu zen, eta helegitea tramitera ere ez onartzea ebatzi zuen.

Hala, buruzagi abertzaleak bide guztiak agortu ditu, eta behin betiko itxi dizkiote bozetarako ateak. Dena den, hori bakarrik ez; izan ere, Otegi ez da izango lehendakarigai irailaren 25eko hauteskundeetan, baina ezingo du izan, berak eta EH Bilduk nahi izango balute, hurrengo legegintzaldian ere, Konstituzionalaren erabakiak inhabilitazioa 2021 arte luzatzea suposatzen baitu.

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira jotzea erabakiz gero, eta horrek babesik ematen ez badio, Otegik ezingo du lehendakarigai izan 63 urte bete arte.

Inhabilitazioa

Konstituzionalak gaur kaleratutako autoan azaldu duenez, Hauteskunde Batzordeak eta Donostiako Auzitegiak zuzen jokatu zuten, Otegik ez baitu bete Auzitegi Nazionalak 2021eko otsailaren 1a arte jarri zion sufragio pasiborako inhabilitazioa.

Gainera, Auzitegi Nazionalak zigor hori jarri zionean ez zuela helegiterik aurkeztu gogorarazi du.

Baina Otegik helegitean adierazi zuen inhabilitazioa amaitu egin zela kartzela-zigorra amaitzearekin batera, martxoaren 1ean.

Dena dela, Konstituzionalak azpimarratu du Auzitegi Nazionalaren aginduaren aurkako babes helegiterik ezin zela jarri ez Konstituzionalean ez Donostiako Auzitegian, ez delako horien eskumena "zigorrak bete ote diren ebaztea".

Autoak are gehiago adierazten du, Konstituzionalak uste baitu ez dutela Otegiren oinarrizko eskubiderik urratu.

Otegiren eta EH Bilduren erantzuna sare sozialetan

Arnaldo Otegik Twitter bidez bidali du mezua ebazpenaren berri izan ostean:

 

 


Erabakia jaso eta gutxira, EH Bilduk mezua zabaldu du sare sozialetan, Lekeitioko Antzar Egunean jarritako pankarta baten irudiarekin. Bertan hau irakur daiteke: "Nor zarete zuek gure aukera ukatzeko?".

 

 

 


Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena