Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Donostiako Banderaren bigarren jardunaldia, zuzenean

EITB

Horrez gain, Alberiteko pilota jaialdia eskainiko da, eta bi partida izango dira ikusgai: Gorka-Jaunarena / Dario-Merino I eta Ezkurdia-Rezusta / Irribarria-Merino II.

Donostiako Banderaren bigarren jardunaldia izango dugu igande honetan kirol hitzordu nagusia ETB1en eta eitb.eus-en. 10:45ean hasiko da emankizuna.

Arratsaldean, ohi denez, pilotari egingo diote tartea. Alberiteko jaialdia eskainiko dute: Gorka-Jaunarena / Dario-Merino I eta Ezkurdia-Rezusta / Irribarria-Merino II.

Aurrez, herri kirolen tartean, Zazpi Herrialdeen arteko Txapelketan gertatutakoak bilduko dituzte.

Gernika-Lumoko Kaltzada egoitzaren aldeko zesta jaialdiak (13:15, ETB4) eta Kontxako garaileei egingo zaizkien omenaldiek (19:30, ETB4) osatuko dute igandeko kirol eskaintza.