Itxi

telebista

22:30ean

Estilo berezia duten Bilboko lau jatetxe, gaurko 'Juego de Cartas' saioan

A.E. | EiTB

Kokken, Lounge Pershic, Lobster eta La Lonja de Olabeaga jatetxeak ezagutuko ditugu astelehenean.

Bilbon estilo berezia duten lau jatetxe ezagutuko ditugu gaur gaueko 'Juego de Cartas' saioan.

Hasteko, Fernando Gonzalez eta Kokken jatetxea ezagutuko ditugu. Jatetxe horretan inork ez daki zer jan behar duen platera aurrean jartzen diotenera arte. Hori bai, jakia gogoko ez badu, aldatu egiten diote.

Ondoren, Ary Rowshanen Lounge Pershic jatetxera joango dira. Iranen jaiotako enpresari bilbotarraren lokala aurkeztuko digute saioan.

Hirugarren jatetxea Chus Santosen Lobster dugu. Abakandoa eta itsasoko produktuak ditu oinarri. Itsaskiak demokratizatzea eta poltsiko guztietarako eskuragai jartzea dute oinarri nagusia.

Amaitzeko, Elena Olmoren La Lonja de Olabeagara joko dute. Une bitxiak biziko dituzte bat-batekotasuna eta xamurtasuna ezaugarri dituen jatetxean.

'Juego de Cartas' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.