Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Lacturale Art Araski-IDK Gipuzkoa eta Galdakaoko pilota jaialdia, gaur, zuzenean

A.A.| EiTB

Goizean Azpeitian jokatutako aizkolarien Binakako Eusko Label sariko finala ere eskainiko da.

Zuzeneko bi kirol emanaldi izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en. Lehendabizikoa goizean: 12:00etan, saskibaloiko Dia Ligako Lacturale Art Araski-IDK Gipuzkoa norgehiagoka. Xabier de la Fuentek, Josean Aldalurrek eta Loiola Altunak egingo dute kontakizuna.

Bigarrena arratsaldean: 17:00etan, Galdakaoko pilota jaialdia. Xabier Euzkitzek gidatuko du emanaldia Joxan Tolosaren eta Elena Azpeitiaren laguntzarekin. Bi partida eskainiko dira: Gorka-Etchegoin / Bakaikoa-Salaverri eta Urrutikoetxea-I. Zabala / Laso-Larunbe.

16:00etan, ohi denez, herri kirolen tartea zabalduko da ETB1en eta eitb.eus-en. Goizean Azpeitian jokatutako aizkolarien Binakako Eusko Label sariko finalaren berri emango digute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek.

Amaitzeko, 12:00etan ETB4n eta eitb.eus-en Lezamako pilota torneoko finalak izango ditugu ikusgai, Iñigo Aiestaranen eta Txaber Zabalaren kontakizunarekin.