telebista
Kirol emanaldiak
Bastidako Torneoaren finala, gaur arratsaldean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-n
EITB
Gainera, Plentziako Banderako estropadak (11:45) eta Hondarribiko zesta-punta sariaren bigarren finalaurrekoa (13:30) izango dira ikusgai.
Gaur goizean, ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean bat egingo dute Plentziako banderarekin. Emakumeen ETE Liga eta gizonezkoen KAE Ligako traineru estropadak izango dira ikusgai, 11:45etik aurrera. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean.
Horrez gain, 17:00etatik aurrera, Bastidako Torneoaren Finalarekin bat egingo dute Euskal Telebistako kamerek. Hasteko, Gorka-Eskitoz eta Ugalde- Erostarbe bikoteen arteko norgehiagoka izango da ikusgai eta ondoren, Altuna III- Martija eta Bengoetxea VI- Albisu bikoteek jokatutako dute txapelketaren finala. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Elena Azpeitia esatariak izango dira jaialdiaren emanaldiaren arduradunak.
Pilota emanaldiaren aurretik, gainera, Subillan jokatutako Ramon Latasa aizkora Saria eskainiko dute Juanan Legorburuk eta Jose Etxebestek 16:00etatik aurrera. Halaber, 20:00etan, Donostiako Zaldi Lasterketen Urrezko Kopa izango da ikusgai, Imanol Arruti eta Joanes Urrestarazu esatarien eskutik.
Amaitzeko, ETB4k eta eitb.eus-ek Hondarribiko zesta sariaren bigarren finalaurreko partida eskainiko dute 13:30ean. Goikoetxea-Aldazabal eta Barandika-Ekhi bikoteen arteko norgehiagoka izango da eta Iñigo Aiestaran eta Felix Espilla esatariek egingo dute kontakizuna.