telebista
20:00etan
Lazkao, arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioan
EITB
Joseba Arguiñanok Goierri bailarako herri honetako biztanleen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.
-
Joseba Arguiñano
Joseba Arguiñano Lazkaora joango da gaur 'Historias a Bocados' saioan. Hasteko, 61 urteko Marije Insausti ezagutuko du. Marijek behiak hazten ditu eta esnea, yogurtak eta izozkiak ekoizten ditu. Josebari bere lanaren egunerokotasuna erakutsiko dio, eta honek bi postre goxo prestatuko dizkio: alde batetik, masusta gorriekin eta mangoarekin egindako izozkia, eta bestetik, yogurt gozo bat, kiwi, gailetak eta txokolatearekin.
Lazkaon astoa oso animali garrantzitsua dela jakingo du Josebak Joxpi Intxaustiren eskutik. Joxpik 74 urte ditu eta euskal arrazako 26 asto ditu. Bere animaliak nola zaintzen dituen erakutsiko dio Josebari eta elkarrekin, odolostea, pipperminak, onddoak, arrautzak eta patata frijituak jango dituzte.
Jose Luis Amatriain fruta-saltzailea da eta herrian gora eta behera ibiltzen da Nuestros Productos están de muerte leloa daraman autoarekin. Josebak lagunduko dio banaketa egiten eta bidean geratuko dira, barazkiekin egindako brotxeta bat eta fruta mazedonia bat jateko. Motorrak eta kotxeak ditu gustuko Jose Luisek, eta 90ko hamarkadako mustang kabriolet bat probatuko dute elkarrekin.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.