Itxi

telebista

Kirola zuzenean

Emakume Master Cupeko finala, zuzenean

EITB

Lehen mailan Patri Espinar eta Olatz Arrizabalaga izango dira aurrez aurre eta promozio mailan Oihana Orbegozo eta Amaia Aldai.

  • Emakume Master Cupeko pilotariak

    Emakume Master Cupeko pilotariak

ETB1ek eta eitb.eus-en zuzenean eskainiko dute gaur eguerdian Azkoitian jokatuko den pilotako Emakume Master Cupeko finala. Lehen mailan Patri Espinar eta Olatz Arrizabalaga izango dira aurrez aurre eta promozio mailan Oihana Orbegozo eta Amaia Aldai.

16:00etan, herri kirolen tartean, Urrezko Aizkolarien Kopako Rekondo / Arria V norgehiagokaz gozatzeko aukera izango dugu.

17:00etan zuzeneko beste pilota emankizun bat izango dugu Eibarko Astelenatik. Retegi-Irusta / Elordi-Erostarbe neurketarekin hasiko da jaialdia. Ondoren, partida nagusian, Olaizola II-Albisu eta Artola-Mariezkurrena II izango dira aurrez aurre Binakako Txapelketaren barruan. Amaitzeko, Dario-Martinez / Ugalde-Jaunarena norgehiagoka jokatuko da.