Itxi

telebista

Saria

Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte, Gaztelubide elkarteko Urrezko Upelak

EiTB

'A Bocados' saioko aurkezleek urtarrilaren 19an Gaztelubide elkarteko Urrezko Barrilak jasoko dituzte, eta, ondoren, elkarteko danborradan hartuko dute parte.

1:37

ETB2ko 'A Bocados' saioko aurkezleek, Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak, urtarrilaren 19ko gauean Gaztelubide elkarteko Urrezko Upelak jasoko dituzte, eta, ondoren, elkarteko danborradan hartuko dute parte.

1933an sortutako Gaztelubide elkartea, hiriko elkarte adierazgarrienetakoa da, San Sebastian egunean bandera igotzeaz arduratzen da. Afariaren ondoren, Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte Konstituzio plazako oholtzan izango dira Gaztelubideko danborradarekin. Gonzalezek upel-jole modura eta Uriartek urketari gisa ekingo diote Donostiako hiriburuko egun garrantzitsuenari.

'A Bocados'eko gidariak "oso pozik eta ilusio handiarekin" azaldu dira aipamenaren ondorioz. Ander Gonzalez Donostiako jaiaren zale sutsua dugu, "Joserra Mendi Gaztelubideko presidenteak deitu zidanean Gabriela eta ni aurten Urrezko Upelak izango ginela eta elkartean afalduko genuela esateko, ezin nuen sinetsi", azaldu du. "Ohore ikaragarria da eta aukera disfrutatzea telebistan egiten dugun lanaren errekonozimendu handia da", gaineratu du.

Gabrielak, halaber, ez du sentitutako zirrara disimulatu, "izugarria iruditzen zait Anderren alboan, Gaztelubideko kideentzat zein oro har donostiarrentzat hain garrantzitsua den ekitaldian parte hartu ahal izatea".

Gaztelubidek 1990. urtean sortu zuen Urrezko Barrila saria Donostia eta Gaztelubide elkarteaeren izen ona zabaldu duten erakunde eta lagunak omentzeko. Saria jaso dute, besteak beste, Iñaki Gabilondok, Markitosek eta David de Jorgek.