Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Urrestillan izango da arratsaldean

EiTB

Joseba Arguiñanok Azpeitiko auzo honetako bizilagunekin hitz egin, eta bertako jakiak prestatu eta dastatuko ditu.

  • 'Historias a Bocados' Urrestillan izango da igande honetan.

    'Historias a Bocados' Urrestillan izango da igande honetan.

'Historias a Bocados' Azpeitiko Urrestilla auzoan izango da gaur. Joseba Arguiñano, besteak beste, historia eta tradizio handiko baserri batean dagoen Larrañaga hotel eta jatetxera joango da. Mari Carmen Aizama eta Olatz Galarraga ama-alabek hartuko dute aurkezlea. Lekua ikusi eta Mari Carmenek egindako kroketak jango dituzte, kontu kontari dabiltzan bitartean. Kroketa goxo horiengatik, hain zuzen, 'kroketen erregina' deitzen diote Mari Carmeni.

Martin Zabaleta eta Marijo Otegui bikote urrestillarrak 14 negutegi ditu. Tomateak eta letxugak dituzte bertan landatuta. Barazki horiekin entsalada egin eta onddo-nahaskiarekin jan aurretik, Josebak 14 negutegi horien ekoizpenaren sekretu guztiak ezagutu ahal izango ditu.

Angel Oiarzabalek 53 urte ditu, eta beti bizi izan da Urrestillan. Antxieta elkartean egingo du hitzordua Josebarekin, arroz beltza txipiroiekin prestatzeko. Sukaldean aritu, eta, ondoren, herriko kale batean platera jaten duten bitartean, Angelek bere bizitza kontatuko dio Josebari. Umetako oroitzapenen berri emango dio, eta baita gaur egungo bizimoduaren berri ere. Egun, dantza eskolak ematen ditu Oiarzabalek.

'Historias a Bocados' 20:00etan izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.