Itxi

telebista

Kirolak

Herri kirolak, mendia, pilota eta txirrindularitza, gaur, EiTBn

EiTB

Banakako Urrezko Aizkolariak, Euskal Herriko Mendi Erronka, Tolosako pilota jaialdia, Italiako Giroa eta Emakumeen Bira izango ditugu ikusgai.

  • Ewan, Giro 2019.

    Ewan, Giro 2019.

Herri kirolek, mendiak, pilotak eta txirrindularitzak osatuko dute gaurko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.

Hasteko, 11:00etan, bezperan Bilbon jokatutako Banakako Urrezko Aizkolarien Txapelketako azken finalerdiaren berri emango dute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek.

12:00etan, hilaren 18an, Leitzan jokatutako Euskal Herriko Mendi Erronkari egingo diote tartea. Anartz Agirre arduratuko da kontakizunaz. 12:55ean, aldiz, aurtengo Emakumeen Biraren laburpena eskainiko da.

Italiako Giroaren zuzeneko emankizuna 13:30ean hasiko da (14:00-15:00 bitartean ETB4n). 15. etapan Lombardiako Giroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek, 247 kilometrorekin eta lau mendi gainekin. Fermin Aramendi eta Alfontso Arroio izango ditugu esatariak.

17:20ean pilotaren txanda izango da. Tolosako Beotibarreko jaialdiaz gozatu ahal izango dugu zuzenean, Xabier Euzkitze, Joxean Tolosa eta Elena Azpeitiaren eskutik. Bi partida jokatuko dira: Mendizabal III - Garmendia vs Alberdi - Salaverri eta Altuna III - Martija / Olaizola II - Mariezkurrena.