Itxi

telebista

Kirolak

'Helmuga' kirol saio berria, igandero, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Ana Ramosek gidatuko du euskal kirolariei eskainitako tartea.

  • Ana Ramos, 'Helmuga' saioko aurkezlea

    Ana Ramos, 'Helmuga' saioko aurkezlea

Euskal kirolariak hartuko ditu protagonista ETB1en ikusgai izango den 'Helmuga' kirol saio berriak. Egunerokotasunean horrenbesteko presentzia izan ez arren, esateko eta erakusteko asko duten kirolariak ezagutzeko parada eskainiko digu astero Ana Ramosek.

Platoan eginiko elkarrizketak, kanpoan eginikoak eta mimoz landutako erreportajeak eskainiko dira. Helburu zehatzekin, helmuga jakin batera heldu nahi duten pertsonen txokoa izango da. 

11:30ean izango dugu ikusgai igandero 'Helmuga' saioa ETB1en eta eitb.eus-en.