telebista
22:30ean
Donostia eta Irungo ostalari gazteak, gaurko 'Juego de Cartas' saioan
EiTB
Irungo Estebenea eta Donostiako Le Comidare, Tracamundana eta Kinza jatetxeak arituko dira nor baino nor gehiago.
-
Javi Sierra sukaldaria Donostiako kaleetan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioak Donostiako eta Irungo ostalaritzako talentu gazteak izango ditu protagonista.
Javi Sierra sukaldariak aurkezten duen saioak, hasteko, Gilen Gabilondo futbolari ohiak Irunen ireki berri duen Estebenea jatetxea ezagutuko du.
Ondoren, Ahian Fernandezen Le Comidare jatetxean egongo dira, Donostiako Gros auzoan. Bere ortuko barazkiak erabiltzen ditu Ahianek sukaldean, eta Mojisushia (mojitoak eta sushia) eskaintzen du asteazkenetan.
Donostiako erdigunean, Tracamundana jatetxea ezagutuko dute. Jantokian Mata Hariren argazki erraldoia jarri du Romina Saldaño jabeak, haren adore eta ausardia erakusteko asmoz.
Amaitzeko, Grosera itzuliko dira, Elena Radeshkaren Kinza jatetxea ezagutzeko. Jatorriz errusiarra da Elena, baina, mundu osoan ibili ostean, Donostian bizitzea erabaki du.
'Juego de Cartas', gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.