telebista
20:00etan
Baroja-Zumentura txangoa egingo du 'Historias a Bocados' saioak gaur
EiTB
Joseba Arguiñanok Urizaharreko kontzejua ezagutuko du.
-
Joseba Arguiñano Baroja-Zumentuko bizilagun batekin. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
'Historias a Bocados' saioak Baroja-Zumentu Urizaharrako kontzejura txangoa egingo du gaur. Bertan, 30en bat lagun daude erroldatuta, baina hamabi bat baino ez da bizi. Ezinbestekoa da eurentzat herriz herri bizi diren saltzaileen lana eta horietako bat dugu Julio Carrasco. Urteko 365 egunetan eskaintzen du dendari zerbitzua gizon honek eta berarekin mintzatuko da Joseba Arguiñano.
Irene Ibisate Barojan jaio zen duela 87 urte. Gasteizen bizi da duela 25 urtetik hona, baina astebururo joaten da herrira eta bertako istorioak kontatuko dizkio 'Historias a Bocados' saioko aurkezleari.
Jose Miguel Durana Baroja-Zumentuko Administrazio Biltzarreko presidentea da. Besteak beste, herriak despopulazioari nola egiten dion aurre kontatuko du.
Zumentu gunean sei lagun bizi dira. Aritz Criado bertako bizilaguna da eta 36 urte ditu. Gasteiztarra da izatez eta hiria utzi zuen duela zazpi urte eskalatzen ari zela istripua sufritu ondoren. Istripuak bere bizitza zeharo aldatu zuen eta horren berri emango dio Josebari.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.