telebista
Kirolak
Atletismoa, herri kirolak, pilota eta txirrindularitza, asteburuan
EiTB
Itzuliko perlekin batera, Ruben Beloki eta Patxi Eugiren pilota partidak, 'Ineos 1:59' proba eta sega apustu historikoak eskainiko dira.
-
Kaiku eta Lekittararen arteko lehia estua Hondarribian. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Igandera bitarteko kirol eskaintza atletismoak, herri kirolek, pilotak eta txirrindularitzak osatuko dute. Emanaldi guztiak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango ditugu.
Arratsaldeetako txirrindularitza tartean, Itzuliko perlak tartean, Ion Izagirre izango da protagonista gaur.
Pilota tarteetan, Ruben Belokiren eta Patxi Eugiren partida historikoak eskainiko dira. Larunbateko "Gure Bideoteka" tartean: Irazola vs Beloki (1993ko bigarren mailako Buruz buruko finala), Arretxe vs Eugi (1996ko lehen mailako Buruz buruko finala) eta Eugi vs Beloki (1992ko Lau t'erdiko final laurdenetako partida). Igandeko "ETB Kantxa Solasean" saioan: Eugi vs Errasti (1992ko Lau t'erdiko finala), Koka-Beloki vs Olaizola II-Pascual (2003ko Binakako finala), Eugi vs Beloki (2000ko Buruz buruko finala) eta Beloki vs Eugi (2001eko Buruz buruko finala).
Igandean, Behobia-Donostia lasterketaren mendeurreneko dokumentalaren estreinaldiaren ostean, 13:00etan, Eliud Kipchoge atletak Vienan burututako 'Ineos 1:59' erronkari buruzko erreportajea izango da ikusgai (urriaren 12an jokatu zen), eta 16:00etako herri kirolen tartean, sega apustu historikoak berreskuratuko dira.